Berri Txarrakek beren kontzertuetan egindako bertsioek nere kultura musikala [urria] zabaltzen lagundu izan didate. Hemen uzten dizkizuet beraien bitartez ezagututako zenbait abesti eta talde. Nik bidean utzi dudanen bat bururatzen bazaizue ez ahaztu abixatzeaz... on egin !
Aurrekoetan Berri Txarraken bertsiorik ez dizuet jarri, originala soilik, izan ere bertsioak ez ziren gehiegi aldentzen originaletik. Oraingo honek merezi du ordea, New Order-en kantua oso aldendua baitago Berri Txarrakek egiten duen musikatik... bertsioak asko merezi du, nere ustetan behintzat, pena abesti osoa aurkitu ez izana. Hala ere, gozatu:
Hurren arte! [PD: bideo batzuk ala moduzkoak dira, izan ere, kasu askotan diskografikek ez dute uzten bideo ofizialak zintzilikatzen....barkatu]
Pedro the Lion, 1995an sortua Seattle-en. Etiketak jartzea gustoko baduzue, indie rockaren barruan sar genezake. Oraindela gutxi ezagutu dut, Berri Txarraken bitartez, eta zinez interesgarria iruditzen zait taldea, nahiz eta zenbait kantu geldoegiak izan nere gusturako... ala ere, gomendagarria guztiz. Hemen uzten dizuet beren It´s Hard to Have a Friend albumeko nire kanta kuttunena, When They Really Get To Know You. Bideo honetan bere frontmana [David Bazan] bakarrik azaltzen zaigu, baina hala ere merezi du: