Proiektua aurrera doa apurka-apurka eta oraingo honetan orain arte hartutako erabakien laburbilketa bat dakarkizuet. Oraindik gauza asko dago aztertu eta pentsatzeko eta beraz orain arte hartutako erabakiak hankaz-gora jartzeko aukera dago oraindik. Eskertuko nizueke zuen iritzia ematea... Goiko irudiak labulpen osoa duzue eta hemndik aurrera erabakiak banan-bana azalduko dizkizuet:01_Gaur egungo egoera:
Gaur egun Agerialde eraikinean 4 urtetik 10ra bitarteko haurrek jasotzen dituzte klaseak. Eraikinak sarrera nagusi bat du hegoalderuntz, ikastolako autobusaren geltokitik gertu.
Eraikinaz gain, ikastolaren eremuan 4 jolastoki aurkitzen dira, hauetatik 2 estaliak. Beste biak futbol zelai bat eta frontoia dira.
02_Eguzkitzapenaren analisia eta ondorioak:Eguzkitzapenaren analisiarekin 2 ondorio nagusi ateratzen dira; - Eraikin berriarentzako [0-6 urte bitarteko haurrak] lekurik egokiena gaur egun frontoia kokatzen den gunea izango litzateke. - Jolastokia denbora luzez itzalpean dago, ondo legoke egoera hau hobetzea. Aukera posibletako bat da jolastokia goratzea.
03_garapenaren 1.pausua:Lehenengo erabakiak:
- Futbol zelaia handitu [legedia bete dezan] eta goratu egiten da. Hau azpian aparkalekua bat egiteko probesten da.
- Eraikina berriak, lehen frontoia zegoen lekuan kokatu ezkero, 5-6 pisu hartuko lituzte beharrezko azalera kontutan hartuta.
04_irisgarritasunaren analisia:Eraikinaren lehenengo planteamendu horrekin 2 arazo sortzen zaizkigu irisgarritasunaren aldetik. - Eraikinak altuera handiegia hartzen du eta horrek jolastokiarekin erlazioa zailtzen du. - Eraikina autobusaren ibilbidetik urruti xamar geratzen da, sarrera zailduz.
05_analisiaren ondorioak:Eraikinari hegal berri bat emanda [ekialde/mendebalde orintazioa duelarik] irisgarritasun arazoak konpontzen ditugu:
- Altuera baxutu egiten da, jolastokiarekin erlazioa hobetuz.
- Hegal berriarekin sarrera autobusaren ibilbidetik gertuago kokatzen da.
06_ikuspegi eta sentsazio espazialaren analisia:Eraikin berria jolastokiaren altura berdinean sortzen denez, jolastokiari ikuspegiak kentzen dizkio eta gainera jolastoki guztia
eraikinez inguratua geratzen da, espazio itxi baten sentsazioa emanez. Hau hobetu egin beharko litzateke.
07_analisiaren ondorioak:Eraikinaren beheko pisua libre utziz, hau da, guztia pisu bat gorago eman ezkero, jolastokiaren ikuspegiak hobetzen ditugu, inguruko
eremu naturalarekin erlazioa hobetuz eta espazio ireki baten sentsazioa emanez jolastokiari.
08_garapenaren 2.pausua:Hartutako erabakiekin, irisgarritasuna eta jolastokiaren sentsazio espaziala hobetzeaz gain jolastoki berri bat ere sortzen dugu.
Horrela, 3-6 urteko haurrek beren jolastoki propioa izango dute, 6-12 urteko haurren jolastokitik ezberdindua eta estalia izango dena.
PD: Hurrengo batean azalduko dizuet 0-3 urte bitarteko haurren jolastokiak non kokatuko diren. Beste haurrengandi bereiziak egon
behar baitute.
09_garapenaren 3.pausua:Garapeneko azken puntuan hartzen diren erabakiekin, momentu honetan horrela geratzen da proiektua [aldaketa berrien zain]:
- 3-6 urte bitarteko haurrentzako jolaslekua kotaz jeisten da apur bat, beste jolastokitik ezberdintzeko eta altuera irabazteko
[sentsazio espaziala hobetzeko]
- Jolastoki berriaren azpian kokatzen da frontoia, lehen ez bezala, estalia izango dena.
- Sarrera elementua zabaldu egiten da eta bertan kokatzen dira, komunikazio elementuez gain, elementu komunak [jantokia ...].

Edozein iritzi, konstruktibo zein destruktibo, ongietorria izango da. Milesker.
TO BE CONTINUED







