2011/06/03

Millenium, David Fincher-en arabera.

Stieg Larsson suediarrak idatzitako trilogia aski ezaguna izango duzue seguruenik, oraindela zenbait urte "trilogia Millenium" delakoari buruz asko hitz-egin baitzen. Liburuek izandako arrakastaren ondoren zihurra zen bere "bertsio filmikoa" ere izango zela, eta horrela, 2009-2010 bitartean hiru liburuei zagozkien 3 filmeak ikusi ahal izan genituen, hirurak ere industria zinematografiko suediarrak ekoitziak.

Ba orain munduko industria zinematografiko ahaltsuenak, alegia, Hollywood-ek trilogia hartako lehen liburuan oinarritutako filmea dakarkigu, The Girl with the Dragon Tattoo izenarekin. Amerikarrek liburuan oinarritutako ekoizpen berri bat bezala saltzen dute eta zenbaitentzat filme suediarraren remake bat besterik ez da izango. Bata ala bestea izan, beharrezkoa ote denaren galdera datorkigu guztioi eta Hollywood-ek gero eta imajinazio gutxiago duela argi geratzen ari dela dirudi.


Hala ere, eszeptizismo guzti hoiek alde batera utziko ditut nik, izan ere filme berri honen atzean David Fincher zuzendaria [Seven, El club de la lucha, Zodiac, El curioso caso de Benjamin Button, La Red Social] dago, eta tipo honek zerbait berria egiten duenero aho zabalik uzten dit. Besterik gabe, hemen uzten dizuet duela gutxi ateratako trailerra [Spanish version]:



Zihur trailerreko abestia guztiz adiktiboa iruditu zaizuela, ba jakin dezazuela Led Zeppelin musika talde mitikoaren Inmigrant Song-en bertsio bat dela.



Bertsioa Trent Reznor-ek egina da eta bertan Karen O musikariak jartzen du ahotsa. Izan ere David Fincher-en filme berrirako soinu banda Trent Reznor eta Atticus Ross-en artean sortu dute, zuzendariaren aurreko filmerako [La Red Social] egin zuten bezala. Beraz, badugu filmea ikusteko arrazoi bat gehiago.



Filmea 2012ko urtarrilean estreinatuko omen da ingurumaria hontan...beraz apur bat itxoin beharko dugu!
Bitartean, ondo izan!