Onartzen dut, Joaquin Phoenix beti erori izan zait ongi; aktore oso on bat iruditzen zait [En la cuerda floja, La noche es nuestra, etab.] eta gustoko dut duen eztakizer enigmatiko hori. Ba oraingo hontan bere azken proiektuari buruz hitz-egingo dizuet apur bat. Hasi gaitezen... hasieratik [ahalik eta laburren]:
Joaquin Phoenixek bere aktore karrera alde batera uzten zuela adierazi zuen [goiko irudian argi gertazen den moduan] 2008ko azaroan, orain arteko bere azken filma [Two lovers] aurkezten zuen prentsaurreko batean. Ordurarte egindakoaz ahaztu eta bere bizitzari zentzu berri bat eman nahi ziola esaten zuen bitartean hip-hop musikan murgiltzeko bere asmoak azaltzen zituen. Denbora pasa ahala, jende guztiak harrituta eta aho zabalik jarraitzen zuen bitartean, gure Joaquintxok zenbait performance harrigarri egin zituen:
Ez dakit guzti hau adarjotzeko erraldoi baten ondorio den edota dokumentalak Joaquin Phoenixen heriotza eta berpiztea [metaforikoki noski] erakutsiko dizkigun, baina zihur nago zerbait interesgarria izango dela. Guztiz zihur. Pena da seguruenik gure inguruko zinematara ez dela kopiarik iritxiko... puta mierda.
Zer egingo diogu... ongi izan!
Joaquin handia!(La noche es nuestra).
ResponderEliminarBurua jun bazaio, gajua ta zinearen beste biktima bat izango da. Baino arpa jotze handi bat bezela inbadu... El puto amo! Bi potrokin denai barrabilak ikuitzen handia, handia izangoek!
Oharra: Notatzek denbora libre geyo dakakela e! Oi astinduba emandiyok kontrabentanai!