Insomnio gau batean [azken aldian gehitxo] irratian entzuna:
Amaieraren hasieran, gizakia sortu berria zen garai haietan, barrabeskeriaren bat egiteko asmoarekin bildu ziren zenbait deabru. “ Dibertigarria izango litzateke gizakiari zerbait lapurtu eta ezkutatzea! Baina zer?” esan zuen deabru haietako batek, eta guztiak txaloka eta algaraka hasi ziren.
“Badakit! Ken diezaiegun zoriontasuna!” - esan zuen batek asko pentsatu ondoren - “arazo handiena non ezkutatu izango da ordea”. Munduko mendirik altuenean ezkutatzea proposatu zuen bertan bildutako batek, “ ez, gogoratu gizakia indartsua dela... egun baten beraietako bat mendi horren gailurrera iritsiko da eta orduan guztiek jakingo dute non aurkitu zoriontasuna” – erantzun zuen batek.
“Orduan ezkuta dezagun itsasoko lekurik sakonenean” – jarraitu zuen beste batek. “Ez, gogora ezazue gizakiak kuriositate handia duela… beraietako batek makina harrigarriren bat eraikiko du eta itsasoko punturik sakonenera iristea lortuko du” – erantzun deabruetako batek.
“Gorde dezagun lurretik urruti dagoen planeta ezkuturen batean!” – proposatu zuen beste batek. “Ez, badakigu gizakia oso azkarra dela… egunen batean urrutiko planetetara iritxi daitekeen ontziren bat eraiko dute” – erantzun zioten – “eta orduan guztiek jakingo dute non dagoen zoriontasuna”.
Azkenean, ordurarte ixilik egondako deabru batek honakoa esan zuen : “Uste dut badakidala non ezkutatu zoriontasuna, inoiz inongo gizakik aurkitu ez dezan”. Gainerako deabruak begira jarri zitzaizkion eta guztiek batera galdetu zioten; “Non?”. “Beraien barruan bertan gordeko dugu zoriontasuna. Hain okupatuak egongo dira zoriontasuna kanpoan aurkitzen, ez dutela inoiz aurkituko”. Deabru guztiak hori egitea adostu zuten eta ordutik beti hala izan da; gizakiak bizitza guztia pasatzen du zoriontasuna bilatzen, bere barnean dakarrela ohartu gabe.
Agian kursi xamarra iruditu zaizue... beno, ipuin polit bat iruditu zitzaidan niri. Espero norbaiti gustatu izana! Ondo izan!
ooooooooooooooooh!
ResponderEliminarbueno, ondo zeok noizen bein blogian beste gai batzuk sartzia! etzekit o, baño igual, posible dek sonatzia nei? en fin, etzekit
Oso ongo Julen