
01_Taula moduko hontan orubean gaur egungo egoeran azaltzen diren itzalak agertzen dira. Hau da, gaur egungo egoeraren analisitik hasita, eraikin berriaren kokapen egokiena zein izango litzateken aztertu nahi da. Oraingoz, datuak bakarrik azaltzen dizkizuet, ingongo ondoriorik atera gabe.
02_Itzalak aztertzerako orduan, ikasturte bateko hilabeteak eta ordutegiak hartu dira kontutan. Horrela irailetik ekainera bitarteko hilabeteak aztertzen dira, eta 9:00tik 18:00tara bitarteko orduak.
03_Taula goitik behera irakurri ezkero, hilabete jakin batean ordu ezberdinetan izango ditugun itzalak azaltzen zaizkizue. Taula ezkerretik eskuinera irakurri ezkero, ordu jakin batean hilabete guztietan zehar izango ditugun itzalak agertzen zaizkizue.
04_Taula berdez dagoen zatietan, hilabete edo ordu jakin batean dauden itzal guztien gehiketa azaltzen zaizue.
05_Naranjaz dagoena da itzala. Bai, arraroa da, baina hala da: naranja=itzala
Agerialderen itzala luze da zinez! ondo izan!