2010/12/22

KAP_05: itzalak_01, datuak.

Presaka nabil, baina azalpen batzuk beharko dituzue:

01_Taula moduko hontan orubean gaur egungo egoeran azaltzen diren itzalak agertzen dira. Hau da, gaur egungo egoeraren analisitik hasita, eraikin berriaren kokapen egokiena zein izango litzateken aztertu nahi da. Oraingoz, datuak bakarrik azaltzen dizkizuet, ingongo ondoriorik atera gabe.

02_Itzalak aztertzerako orduan, ikasturte bateko hilabeteak eta ordutegiak hartu dira kontutan. Horrela irailetik ekainera bitarteko hilabeteak aztertzen dira, eta 9:00tik 18:00tara bitarteko orduak.

03_Taula goitik behera irakurri ezkero, hilabete jakin batean ordu ezberdinetan izango ditugun itzalak azaltzen zaizkizue. Taula ezkerretik eskuinera irakurri ezkero, ordu jakin batean hilabete guztietan zehar izango ditugun itzalak agertzen zaizkizue.

04_Taula berdez dagoen zatietan, hilabete edo ordu jakin batean dauden itzal guztien gehiketa azaltzen zaizue.

05_Naranjaz dagoena da itzala. Bai, arraroa da, baina hala da: naranja=itzala

Agerialderen itzala luze da zinez! ondo izan!

2 comentarios:

  1. Oso interesantia iruitzezait. Baino nundik lortuzu informaziyo hoi, txunditurik nago, liluraturik.
    Kontutan hartu beharrekua zer da, zenbat denbora daon zure edifiziyua hitzalpean?
    Eta zure edifiziyuak jolastokiai ingoyon hitzala kontutan hartzen zu?

    ResponderEliminar
  2. txikierdi, hika iak [gure hika, ez goenkalekua] bestela oso rarua ite zaiakela hire erantzunak irakurtzia.

    informaziyua: aber, datuk gutxi gorabeherakuak dituk... orientatibuak nolabaite. google skech up + google earth.

    kontutan hartu beharrekua da....DENA.

    eskerrik asko

    ResponderEliminar