2011/02/01

Mundua, Facebook-en arabera

Mundua Facebooken arabera, edo hobeto esanda, honen erabiltzaileen arabera. Goiko irudia igande honetako [2011_o1_30] ZAZPIKAn [Gara egunkariaren igandekaria] ikusi nuen eta kuriosoa iruditu zitzaidanez, hementxe uzten dizuet.

Bertan zuriz agertzen dira Facebooken erabilera zabaldua dauden tokiak, beraz gero eta zuriago, orduan eta erabiliagoa da Facebook. Ikusi daitekeenez, fenomenoa globalizatua da, baina badira beltzuneak ere; Africa hegoaldea, Errusia, Txina... Hasiera batean beltzune hoiek dentsitate gutxiko tokiekin erlazionatuak egon daitezkeela pentsa genezake, baina zenbait kasutan erlazioa ezta guztiz zuzena. Horri buruz pentsatzeko, hemen uzten dizkizuet 2 mapa; azpikoan mundua biztanle dentsitataren arabera dago koloreztatua:

Ondo izan.

"Bosnia. No tienen calles pero tienen Facebook." - The Social Network
filmea

1 comentario:

  1. Chuck Erdy2/2/11, 9:14

    Eleante ikustek, ta bai , kuriosua dek.

    Nei de atentziyua deitu zaiak Txina ta Errusianak, ze errusiana muga perfektua ikustek, garbi garbi trazatuba.

    Ni bai enitxakala Facebooken lagun Txino edo Rusoik. (Si eske el Facebook es un timo, que no funciona!)jaja

    ResponderEliminar