2011/01/03

2011rako 10 filme

Urteberrion!
Zihur bateonbat falta dela eta seguru zuk besteren bat jarriko zenukela zerrenda.n.. baina hemen doazen hauek pena merezi[ko] dute! Edo uste/espero dut nik behintzat. Ea lengo urteko zerrendakoak baina gehiago ikusten ditudan!


Blue Valentine
[Estatu Batuetan estreinatua iada, hemen agian ez da estreinatu ere egiten]
Interesgarria: Ryan Gosling [“Half Nelson”], benetan aktore interesgarria nire ustetan, ikusi “El creyente” ahal duzuenean + gustoko dut trailerra, filme erdia kontatzen ez duten horietakoa.
Info +


Twelve [Urtarrilak 5]
Interesgarria: Batman&Robin zuzendu zuen alimaña bezela ezagututako Joel Schumacher en [“Ultima llamada” bezalako gauza interesgarriak ere zuzendu ditu] azken filma. Aurpegi politeko gazte ederrez betetako film horietako bat ematen du… baina trailerra gustatu egin zait eta filmeak interesgarria dirudi. Asko pentsatu ondoren, hemen uzten dizuet:
Info+


No Controles [urtarrilak 5]
Interesgarria: Borja Cobeagaren bigarren luzemetraia, “Pagafantas” izan zen tipo honen lehen filmea eta hasierako “Vaya Semanita”ren gidoilarietako bat izan zen. Gainera “No Controles”ek ere kritika onak jaso ditu. Eman diezaiogun aukera bat!
Info +


Primos [otsailak 4]
Interesgarria: trailerra ikusten deskojonatu egin naiz + Daniel Sanchez Arévalo-k [“Azul oscuro casi negro” eta “Gordos”] zuzendari interesgarria dirudi, jarraitu beharrekoa.
Info +


I´m still here [otsailak 4]
Interesgarria: film honi buruz luze hitz egin dizuet aurretik ere; Joaquin Phoenix [“la noch es nuestra”] regadera puta bat bezela. Dirudienez, falso dokumental deritzona. Ni ikusteko irrikitan nago.
Info +


True Grit / Valor de Ley [otsailak 12]
Interesgarria: Coen anaiak [zuzendariak; ”No country for old men”] + Jeff Bridges [“Los hombres que miraban fijamente a las cabras”] bridak hortzetan hartuta eta bi eskuekin tiroka + Josh Brolin [“W”].
Info +


Black Swan / Cisne Negro [otsailak 18]
Interesgarria: Darren Aronofsky [zuzendaria: “El luchador”] + Natalie Portman [“V de Vendetta”] + Vincent Cassel [“Promesas del este”] + kritika oso onak jaso ditu eta hainbat sari jasotzen ari da.
Info +


Source Code [Estatu Batuetan, martxoak 11]
Interesgarria: Duncan Jones [zuzendaria; “Moon”] + Jack Gyllenhall [“Zodiac”].
Info +


Cars 2 [Estatu Batuetan, ekainak 23]
Interesgarria: Egia esan Cars filmeak bere momentuan hotz xamar utzi zidan, baina PIXAR-ekoak [“Wall-e”, “Up” “Toy Story 1, 2, 3”, “Ratatouille”… ] atzean dituen edozein proiektuk nire errespetua merezi du, beraz cars 2 hau ere ikusi beharko da !
Info +


Cowboys & Aliens [abuztuak 5]
Interesgarria: Jokua eman dezaken argumentua + Jon Favreau [zuzendaria; komedia txoroetan bigarren mailako aktore izatetik, presupuesto multimilonarioko filmeak zuzentzera pasa da mutiko hau… “Iron Man”] + Daniel Craig [ me llaman Bond… James Bond] + Olivia Wilde [“Tron Legacy”] + Harrison Ford [hasiberri bat] + Sam Rockwell [“Moon”].
Info +

Zer iruditu?! ondo izan!

8 comentarios:

  1. Anónimo3/1/11, 8:25

    waintxe gomendatu didate BON APPETIT... ez dakit hau 2010.urtian sartzen den, o eztun pena gehiegi merezi....biño bueno Unax Ugalde bertze behin ikusteko aukera paregabea!!!Ongi izan

    ResponderEliminar
  2. 2010an estreinatu zan... pena, ze nei ere gomendau diate. oso ondo omen dao.

    eztakit badakizun baina "no controles"-en de agertzen da unax ugalde, beste bein ikusi nahi badezu te digo..jejej

    unax ugalde nik uste mas o menos euskal neska-gazteen 2/3-en amor platonikua izan dala .

    beno, eskerrik asko eta ongi izan!

    ResponderEliminar
  3. Anónimo3/1/11, 9:59

    2010an estreinatu zenaren ideiarik ez....ikusten duzunez zineaz ezer gutti baino Unax Ugalde tartean baldin badago.....kontrolatuta "no controles"-eko repartua!!! je je

    ta puntualizazio bezala Unax ez da nere amor platonikua sekula izango, ze oker ez banago platonikua eskuraeziña den maitaleari deitzen zaio ta nahi izanez gero oraintxe Unax nerekin batera egongo zen sofan...;) hola puntualizazio ttiki bat bezala!!!!je je

    ResponderEliminar
  4. Ok, apuntatua zure puntualizazioa. Zure gusto zinefilok jakinda, jungo naiz abixatzetn unaxek estreno bateonbat dakan bakoitzian.

    milesker ta ondo izan.

    ResponderEliminar
  5. pelikulekin segituta atzo kriston pelikula bota zuten television españolan...harrigarria biño egitan!!!! aspaldikua da ta egia erran kriston peli txorra dela biño lagunekin igande atxalde batin ikusteko modukua!!!! KUN-FU-SION!!! erranen didazu ze iruditzen zaizun!!! hagitz txorra da e??? abixatzen.....

    ResponderEliminar
  6. jajaja, bai entzuna nun zerbait...zer da japones/txino/oriental batzuna? gainea castellanoa indako doblajia bastante kuriosua omen da ez? en plan batzuk azento galleguakin, beste batzuk andaluzazkin ta hola... me suena.

    ta bestalde, ze gozada pelikulak TVEn ikustia ez? 15 minutuko anuntziyoik gabe eta hola? nik pila bat notau nun.

    beno, eszena filmikuan notizi interesanten bat daonen abixauko dizut... adibidez, bakizu "godzilan" pelikula berri bat inber duela? jajajaj.

    beno, ondo izan ta milesker itsaso!

    ResponderEliminar
  7. Txikierdi (Indignauta, eske...)17/1/11, 2:23

    Oaintxe ikusiit source code-n trailerra. Lehenengo 30 segunduk oso onak (Baino oso onak), geo ya usteit etzekatela pelikula ikusi biarrik. ZE txapuza dek oi, pelikulako argumentu printzipala literalki esplikatzeyek ta geo sortzeken dilema pertsonal oi de bai. Eske ezin dit sinistu. Holako pinta ona zitxakan trailerra ya ez ikusteko gogua jarri zaiak, iya iya.
    Indignauta, indignauta niok. Barkau txapa, baino eskeee...

    ResponderEliminar
  8. bale, bildurtu indiak, aurrena uste nin indignantia blogeko "post"-a iruitze zitxaikela...

    Trailerrai buruz esatekena, arrazoi osua dakak. Destripau iteik pelikula, hobena trailerra z ikustia izango uan. Abixau inbernin, hik igual alko uan lortu [nik bakik ezetz]. Halarede, si o si ikusiberrekua. Ta hoi bildurra ematez zaiakela MOONeko zuzendariyai honbesteko presupuestuakin ikustia... aber kapaza deken, ta etzayon burua juten.

    Porzierto, itsaso [hortik bazabiltza] NO CONTROLES IKUSI, lengon ikusi genun ta oso ona. OSO.

    ResponderEliminar