2011/01/18

KAP_01: proiektuaren garapena 01

Proiektua aurrera doa apurka-apurka eta oraingo honetan orain arte hartutako erabakien laburbilketa bat dakarkizuet. Oraindik gauza asko dago aztertu eta pentsatzeko eta beraz orain arte hartutako erabakiak hankaz-gora jartzeko aukera dago oraindik. Eskertuko nizueke zuen iritzia ematea... Goiko irudiak labulpen osoa duzue eta hemndik aurrera erabakiak banan-bana azalduko dizkizuet:

01_Gaur egungo egoera:
Gaur egun Agerialde eraikinean 4 urtetik 10ra bitarteko haurrek jasotzen dituzte klaseak. Eraikinak sarrera nagusi bat du hegoalderuntz, ikastolako autobusaren geltokitik gertu.
Eraikinaz gain, ikastolaren eremuan 4 jolastoki aurkitzen dira, hauetatik 2 estaliak. Beste biak futbol zelai bat eta frontoia dira.
02_Eguzkitzapenaren analisia eta ondorioak:
Eguzkitzapenaren analisiarekin 2 ondorio nagusi ateratzen dira;
- Eraikin berriarentzako [0-6 urte bitarteko haurrak] lekurik egokiena gaur egun frontoia kokatzen den gunea izango litzateke. - Jolastokia denbora luzez itzalpean dago, ondo legoke egoera hau hobetzea. Aukera posibletako bat da jolastokia goratzea.
03_garapenaren 1.pausua:
Lehenengo erabakiak:
- Futbol zelaia handitu [legedia bete dezan] eta goratu egiten da. Hau azpian aparkalekua bat egiteko probesten da.
- Eraikina berriak, lehen frontoia zegoen lekuan kokatu ezkero, 5-6 pisu hartuko lituzte beharrezko azalera kontutan hartuta.

04_irisgarritasunaren analisia:
Eraikinaren lehenengo planteamendu horrekin 2 arazo sortzen zaizkigu irisgarritasunaren aldetik.
- Eraikinak altuera handiegia hartzen du eta horrek jolastokiarekin erlazioa zailtzen du. - Eraikina autobusaren ibilbidetik urruti xamar geratzen da, sarrera zailduz.

05_analisiaren ondorioak:
Eraikinari hegal berri bat emanda [ekialde/mendebalde orintazioa duelarik] irisgarritasun arazoak konpontzen ditugu:
- Altuera baxutu egiten da, jolastokiarekin erlazioa hobetuz.
- Hegal berriarekin sarrera autobusaren ibilbidetik gertuago kokatzen da.

06_ikuspegi eta sentsazio espazialaren analisia:
Eraikin berria jolastokiaren altura berdinean sortzen denez, jolastokiari ikuspegiak kentzen dizkio eta gainera jolastoki guztia
eraikinez inguratua geratzen da, espazio itxi baten sentsazioa emanez. Hau hobetu egin beharko litzateke.

07_analisiaren ondorioak:
Eraikinaren beheko pisua libre utziz, hau da, guztia pisu bat gorago eman ezkero, jolastokiaren ikuspegiak hobetzen ditugu, inguruko
eremu naturalarekin erlazioa hobetuz eta espazio ireki baten sentsazioa emanez jolastokiari.

08_garapenaren 2.pausua:
Hartutako erabakiekin, irisgarritasuna eta jolastokiaren sentsazio espaziala hobetzeaz gain jolastoki berri bat ere sortzen dugu.
Horrela, 3-6 urteko haurrek beren jolastoki propioa izango dute, 6-12 urteko haurren jolastokitik ezberdindua eta estalia izango dena.
PD: Hurrengo batean azalduko dizuet 0-3 urte bitarteko haurren jolastokiak non kokatuko diren. Beste haurrengandi bereiziak egon
behar baitute.

09_garapenaren 3.pausua:
Garapeneko azken puntuan hartzen diren erabakiekin, momentu honetan horrela geratzen da proiektua [aldaketa berrien zain]:
- 3-6 urte bitarteko haurrentzako jolaslekua kotaz jeisten da apur bat, beste jolastokitik ezberdintzeko eta altuera irabazteko
[sentsazio espaziala hobetzeko]
- Jolastoki berriaren azpian kokatzen da frontoia, lehen ez bezala, estalia izango dena.
- Sarrera elementua zabaldu egiten da eta bertan kokatzen dira, komunikazio elementuez gain, elementu komunak [jantokia ...].


Edozein iritzi, konstruktibo zein destruktibo, ongietorria izango da. Milesker.
TO BE CONTINUED

4 comentarios:

  1. joe arteaga, lanian hasten zarenian..kuidau!! oso ongi azaldua, ta orainguan, txukun ta ongi!

    ResponderEliminar
  2. ...cuando me pongo...ejejejje. eskerrikasko atxue!

    ResponderEliminar
  3. Iepa Julen!
    Lan txukuna in dek! Ta oso ondo azaldua! Halare, frontoian aldetik dudan bat sortze zaiak.

    Frontoi estalian ezker pareta ze eongo huan mendiyan kontra? Edo eraikinan kanpo aldian?

    Aukera bakoitzai bere arazoak ikuste zixkiot:

    -ezker pareta mendian kontra jarri ezkero, frontoiaren berezko norabidea aldatzek eta euri eta haize dominatzaileen menpe geatzek.

    -fatxada aldian jarri ezkero, frontoia eskubi aldetik eta sapaian estalia geratzen denez, argi natural bidez argiztatzea zaila izango litzake eta leku ilun eta ospel batean bihurtu liteke.

    Esperoit lagungarri izatia, ta segi igual lanian, ondo hua ta!

    ResponderEliminar
  4. aupa antton.

    hik esandako horrekin bueltaka ibili nak bai... ta buelta asko eman da geo ezker pareta mendiyan kontra jartzia erabakiit, oangoz bintzat.

    ezker pareta beste aldea jarri ezkeo leku oso itxiya geauko zitxaian... ta pentsatuta ze erabiler eukikoiken zerbait irekigua nahi dit, inguruakin erlazio geyo eukikoikena. pareta kanpoalden jartziak inguruakin erlaziyua asko izorrauko zitxaian. halarede, hik esan bezela kontutan hartu berkoit horrek haize eta euriyakin ekartze zaxkiaken ondoriyok, ta baita eguzkitzapenakin de.

    baina printzipioz nahiko erabaki fijua dek.

    milesker antton.

    ResponderEliminar