2011/06/03

Millenium, David Fincher-en arabera.

Stieg Larsson suediarrak idatzitako trilogia aski ezaguna izango duzue seguruenik, oraindela zenbait urte "trilogia Millenium" delakoari buruz asko hitz-egin baitzen. Liburuek izandako arrakastaren ondoren zihurra zen bere "bertsio filmikoa" ere izango zela, eta horrela, 2009-2010 bitartean hiru liburuei zagozkien 3 filmeak ikusi ahal izan genituen, hirurak ere industria zinematografiko suediarrak ekoitziak.

Ba orain munduko industria zinematografiko ahaltsuenak, alegia, Hollywood-ek trilogia hartako lehen liburuan oinarritutako filmea dakarkigu, The Girl with the Dragon Tattoo izenarekin. Amerikarrek liburuan oinarritutako ekoizpen berri bat bezala saltzen dute eta zenbaitentzat filme suediarraren remake bat besterik ez da izango. Bata ala bestea izan, beharrezkoa ote denaren galdera datorkigu guztioi eta Hollywood-ek gero eta imajinazio gutxiago duela argi geratzen ari dela dirudi.


Hala ere, eszeptizismo guzti hoiek alde batera utziko ditut nik, izan ere filme berri honen atzean David Fincher zuzendaria [Seven, El club de la lucha, Zodiac, El curioso caso de Benjamin Button, La Red Social] dago, eta tipo honek zerbait berria egiten duenero aho zabalik uzten dit. Besterik gabe, hemen uzten dizuet duela gutxi ateratako trailerra [Spanish version]:



Zihur trailerreko abestia guztiz adiktiboa iruditu zaizuela, ba jakin dezazuela Led Zeppelin musika talde mitikoaren Inmigrant Song-en bertsio bat dela.



Bertsioa Trent Reznor-ek egina da eta bertan Karen O musikariak jartzen du ahotsa. Izan ere David Fincher-en filme berrirako soinu banda Trent Reznor eta Atticus Ross-en artean sortu dute, zuzendariaren aurreko filmerako [La Red Social] egin zuten bezala. Beraz, badugu filmea ikusteko arrazoi bat gehiago.



Filmea 2012ko urtarrilean estreinatuko omen da ingurumaria hontan...beraz apur bat itxoin beharko dugu!
Bitartean, ondo izan!

2011/04/12

Kontrabentanensen 01

Stockoholm-era bidaiatxo bat egin ondoren, zenbait gauzari adarretatik eutsi eta gogor egiteko garaia iritxi da; Karrera Amaierako Proiektua... eta tartean baita kontrabentanari ere. Zerbait interesgarria lortu/sortu bitartean, hemen ekartzen dizkizuet Stockoholm-eko zenbait ikuspegi, inbidia apur bat pasa dezazuen.


Hurren arte!

2011/02/24

La Mina; historia de una montaña sagrada

Egun hauetan [Otsailak 18-28 bitartean] Ekozinemaldia ari da ospatzeko Euskal Herriko hainbat herritan. Hori dela eta, atzo "La Mina; historia de una montaña sagrada" dokumentala [hainbaten artean] ikusi ahal izan zen Usurbilgo Sutegi kultur etxean. Dokumentalak dongria kondh herri indigenaren istorioa kontatzen digu, nola bizi diren, beren inguruarekin duten erlazioa ... eta guzti hau nola aldatuko den Vedanta Resources enpresak beren mendi sakratuan meatze bat irekitzeko asmoa azaltzen duenean.

Dokumentala oso laburra da [12 min], gustu onez eta errepestu handiz grabatua dago. Oso atsegina da ikusteko eta buruari buelta batzuk ematera bultatzen dizu. Beraz, badakizue zer egin:


Ezin uka herri honen sufrikarioaren eta Avatar film ospetsuko istorioaren arteko berdintasunak. Dirudienez filme honek amaiera ona izan du, eta dongria kondh herriak beren mendi sakratuan meatzerik ez eraikitzea lortu dute. Informazio gehiago, Survival herri indigenen aldeko mugimenduaren atarian aurkituko duzue.

Ondo izan.

pd. Gaur eta bihar [24-25] hainbat dokumental ikusi ahal izango dira Suterin, 19:00tatik aurrera.

2011/02/09

Laku bat Munduan, Herri Urrats 2011

Aurreko batean esan nizuen moduan, aurten Berri Txarraki egokitu zaio Herri Urratserako abestia egitea. Abestiak "laku bat munduan" du izena [aurteko Herri Urratsen lema] eta gaur aurkeztu dute Donostian egindako prentsaurrekoan.

Abestia entzungai duzue Berri Txarraken myspacean eta baita Herri Urratsen webgunean ere. Azkeneko hontan abestiaz gain, bideoklipa eta abestiaren letra [bikaina, Sustrai Colina bertsolariaren eskutik] ere aurkitu dezakezue, ekitaldiaren inguruko beste hainbat informazioz gain.
extrait pour code de vidéo....
Bide batez gogoratu aurtego Herri Urratsen bildutako dirua Kanboko Xalbador Colegioko obrak finantzatzeko izango direla. Arduradunen arabera, azkenengo urteetan gero eta jende gutxiago hurbiltzen omen da euskararen aldeko egun honetara... badakizue beraz, Maiatzak 8an denok Senpererat! Euskarak eta Iparraldeak merezi du!

2011/02/01

Mundua, Facebook-en arabera

Mundua Facebooken arabera, edo hobeto esanda, honen erabiltzaileen arabera. Goiko irudia igande honetako [2011_o1_30] ZAZPIKAn [Gara egunkariaren igandekaria] ikusi nuen eta kuriosoa iruditu zitzaidanez, hementxe uzten dizuet.

Bertan zuriz agertzen dira Facebooken erabilera zabaldua dauden tokiak, beraz gero eta zuriago, orduan eta erabiliagoa da Facebook. Ikusi daitekeenez, fenomenoa globalizatua da, baina badira beltzuneak ere; Africa hegoaldea, Errusia, Txina... Hasiera batean beltzune hoiek dentsitate gutxiko tokiekin erlazionatuak egon daitezkeela pentsa genezake, baina zenbait kasutan erlazioa ezta guztiz zuzena. Horri buruz pentsatzeko, hemen uzten dizkizuet 2 mapa; azpikoan mundua biztanle dentsitataren arabera dago koloreztatua:

Ondo izan.

"Bosnia. No tienen calles pero tienen Facebook." - The Social Network
filmea

2011/01/28

BTX, Jainko Ateoa bideo



Bide batez, jakin ezazuela Berri Txarrakena izango dela aurtengo Herri Urratseko abestia [Sustrai Colinaren hitzekin eta Izate-ko Clairen kolaborazioarekin] !
+ info:
www.berritxarrak.net
www.myspace.com/berritxarrak


Ondo izan!

2011/01/18

KAP_01: proiektuaren garapena 01

Proiektua aurrera doa apurka-apurka eta oraingo honetan orain arte hartutako erabakien laburbilketa bat dakarkizuet. Oraindik gauza asko dago aztertu eta pentsatzeko eta beraz orain arte hartutako erabakiak hankaz-gora jartzeko aukera dago oraindik. Eskertuko nizueke zuen iritzia ematea... Goiko irudiak labulpen osoa duzue eta hemndik aurrera erabakiak banan-bana azalduko dizkizuet:

01_Gaur egungo egoera:
Gaur egun Agerialde eraikinean 4 urtetik 10ra bitarteko haurrek jasotzen dituzte klaseak. Eraikinak sarrera nagusi bat du hegoalderuntz, ikastolako autobusaren geltokitik gertu.
Eraikinaz gain, ikastolaren eremuan 4 jolastoki aurkitzen dira, hauetatik 2 estaliak. Beste biak futbol zelai bat eta frontoia dira.
02_Eguzkitzapenaren analisia eta ondorioak:
Eguzkitzapenaren analisiarekin 2 ondorio nagusi ateratzen dira;
- Eraikin berriarentzako [0-6 urte bitarteko haurrak] lekurik egokiena gaur egun frontoia kokatzen den gunea izango litzateke. - Jolastokia denbora luzez itzalpean dago, ondo legoke egoera hau hobetzea. Aukera posibletako bat da jolastokia goratzea.
03_garapenaren 1.pausua:
Lehenengo erabakiak:
- Futbol zelaia handitu [legedia bete dezan] eta goratu egiten da. Hau azpian aparkalekua bat egiteko probesten da.
- Eraikina berriak, lehen frontoia zegoen lekuan kokatu ezkero, 5-6 pisu hartuko lituzte beharrezko azalera kontutan hartuta.

04_irisgarritasunaren analisia:
Eraikinaren lehenengo planteamendu horrekin 2 arazo sortzen zaizkigu irisgarritasunaren aldetik.
- Eraikinak altuera handiegia hartzen du eta horrek jolastokiarekin erlazioa zailtzen du. - Eraikina autobusaren ibilbidetik urruti xamar geratzen da, sarrera zailduz.

05_analisiaren ondorioak:
Eraikinari hegal berri bat emanda [ekialde/mendebalde orintazioa duelarik] irisgarritasun arazoak konpontzen ditugu:
- Altuera baxutu egiten da, jolastokiarekin erlazioa hobetuz.
- Hegal berriarekin sarrera autobusaren ibilbidetik gertuago kokatzen da.

06_ikuspegi eta sentsazio espazialaren analisia:
Eraikin berria jolastokiaren altura berdinean sortzen denez, jolastokiari ikuspegiak kentzen dizkio eta gainera jolastoki guztia
eraikinez inguratua geratzen da, espazio itxi baten sentsazioa emanez. Hau hobetu egin beharko litzateke.

07_analisiaren ondorioak:
Eraikinaren beheko pisua libre utziz, hau da, guztia pisu bat gorago eman ezkero, jolastokiaren ikuspegiak hobetzen ditugu, inguruko
eremu naturalarekin erlazioa hobetuz eta espazio ireki baten sentsazioa emanez jolastokiari.

08_garapenaren 2.pausua:
Hartutako erabakiekin, irisgarritasuna eta jolastokiaren sentsazio espaziala hobetzeaz gain jolastoki berri bat ere sortzen dugu.
Horrela, 3-6 urteko haurrek beren jolastoki propioa izango dute, 6-12 urteko haurren jolastokitik ezberdindua eta estalia izango dena.
PD: Hurrengo batean azalduko dizuet 0-3 urte bitarteko haurren jolastokiak non kokatuko diren. Beste haurrengandi bereiziak egon
behar baitute.

09_garapenaren 3.pausua:
Garapeneko azken puntuan hartzen diren erabakiekin, momentu honetan horrela geratzen da proiektua [aldaketa berrien zain]:
- 3-6 urte bitarteko haurrentzako jolaslekua kotaz jeisten da apur bat, beste jolastokitik ezberdintzeko eta altuera irabazteko
[sentsazio espaziala hobetzeko]
- Jolastoki berriaren azpian kokatzen da frontoia, lehen ez bezala, estalia izango dena.
- Sarrera elementua zabaldu egiten da eta bertan kokatzen dira, komunikazio elementuez gain, elementu komunak [jantokia ...].


Edozein iritzi, konstruktibo zein destruktibo, ongietorria izango da. Milesker.
TO BE CONTINUED

2011/01/03

2011rako 10 filme

Urteberrion!
Zihur bateonbat falta dela eta seguru zuk besteren bat jarriko zenukela zerrenda.n.. baina hemen doazen hauek pena merezi[ko] dute! Edo uste/espero dut nik behintzat. Ea lengo urteko zerrendakoak baina gehiago ikusten ditudan!


Blue Valentine
[Estatu Batuetan estreinatua iada, hemen agian ez da estreinatu ere egiten]
Interesgarria: Ryan Gosling [“Half Nelson”], benetan aktore interesgarria nire ustetan, ikusi “El creyente” ahal duzuenean + gustoko dut trailerra, filme erdia kontatzen ez duten horietakoa.
Info +


Twelve [Urtarrilak 5]
Interesgarria: Batman&Robin zuzendu zuen alimaña bezela ezagututako Joel Schumacher en [“Ultima llamada” bezalako gauza interesgarriak ere zuzendu ditu] azken filma. Aurpegi politeko gazte ederrez betetako film horietako bat ematen du… baina trailerra gustatu egin zait eta filmeak interesgarria dirudi. Asko pentsatu ondoren, hemen uzten dizuet:
Info+


No Controles [urtarrilak 5]
Interesgarria: Borja Cobeagaren bigarren luzemetraia, “Pagafantas” izan zen tipo honen lehen filmea eta hasierako “Vaya Semanita”ren gidoilarietako bat izan zen. Gainera “No Controles”ek ere kritika onak jaso ditu. Eman diezaiogun aukera bat!
Info +


Primos [otsailak 4]
Interesgarria: trailerra ikusten deskojonatu egin naiz + Daniel Sanchez Arévalo-k [“Azul oscuro casi negro” eta “Gordos”] zuzendari interesgarria dirudi, jarraitu beharrekoa.
Info +


I´m still here [otsailak 4]
Interesgarria: film honi buruz luze hitz egin dizuet aurretik ere; Joaquin Phoenix [“la noch es nuestra”] regadera puta bat bezela. Dirudienez, falso dokumental deritzona. Ni ikusteko irrikitan nago.
Info +


True Grit / Valor de Ley [otsailak 12]
Interesgarria: Coen anaiak [zuzendariak; ”No country for old men”] + Jeff Bridges [“Los hombres que miraban fijamente a las cabras”] bridak hortzetan hartuta eta bi eskuekin tiroka + Josh Brolin [“W”].
Info +


Black Swan / Cisne Negro [otsailak 18]
Interesgarria: Darren Aronofsky [zuzendaria: “El luchador”] + Natalie Portman [“V de Vendetta”] + Vincent Cassel [“Promesas del este”] + kritika oso onak jaso ditu eta hainbat sari jasotzen ari da.
Info +


Source Code [Estatu Batuetan, martxoak 11]
Interesgarria: Duncan Jones [zuzendaria; “Moon”] + Jack Gyllenhall [“Zodiac”].
Info +


Cars 2 [Estatu Batuetan, ekainak 23]
Interesgarria: Egia esan Cars filmeak bere momentuan hotz xamar utzi zidan, baina PIXAR-ekoak [“Wall-e”, “Up” “Toy Story 1, 2, 3”, “Ratatouille”… ] atzean dituen edozein proiektuk nire errespetua merezi du, beraz cars 2 hau ere ikusi beharko da !
Info +


Cowboys & Aliens [abuztuak 5]
Interesgarria: Jokua eman dezaken argumentua + Jon Favreau [zuzendaria; komedia txoroetan bigarren mailako aktore izatetik, presupuesto multimilonarioko filmeak zuzentzera pasa da mutiko hau… “Iron Man”] + Daniel Craig [ me llaman Bond… James Bond] + Olivia Wilde [“Tron Legacy”] + Harrison Ford [hasiberri bat] + Sam Rockwell [“Moon”].
Info +

Zer iruditu?! ondo izan!