2009/10/27

Arkitekton !

Eskolarako egin behar dugun lan bat dela eta, aurreko urtean egindako lanak berrikusten aritu nahiz eta begira zer aurkitu dudan...arkitekton! [arquitecton-ak Malévichek egindako eskultura sail bati jarritako izena da. Eskultura hauek forma arkitektonikoak zituzten eta guri Irudigintza II asignaturan antzeko zerbait egitea proposatu ziguten].




Zer iruditzen?

Anari: Irla Izan [Urriak 29]

Besterik gabe, komentario informatibo bat: Ostegun honetan Urriak 29, Anarik [Zebra...] diska berria argitaratzen du; Irla Izan. Zihur Anari gustatzen zaizuenok pozik hartuko zenutela berri hau [iada ez bazenekiten behintzat] eta ezagutzen ez duzutenok aukera berri bat duzute artista zoragarri hau deskubritzeko. Bi egun exkax gelditzen dira, baina ezinegona sartu zaizuenok Izan Irlako abesti bat entzu dezakezue Anariren myspacean. Harriak. Anarik, berriz ere, suizidio kolektibo baterantz bideratzen digu... baina ezin gelditu entzuteaz!
Azkenik, gogoratu Anari Donostiako Gasteszenan izango dela Azaroak 5an eta Bilboko Keafe Antzokian berriz 12an.
Ondo izan.

[PD: eskerrikasko Txabe, txibatazuangatik.]

2009/10/09

[Sci-Fi] x 2 : Splice + Moon

Bizitza erreala gero eta gogorragoa egiten den garai hauetan [entrega garaian murgiltzen ari diren burkide guztiei zuzendua], 2 arrakala zientzia fikziora:
Moon. Asteburu hontan estrenatzen da hemen inguruan [Urriak 9].
Duncan Jonesek zuzendua da eta Sam Rockwell du protagonista nagusi [eta ia bakar, dirudienez] bezala. Ilargiko base espazial batean dagoen astronautaren istorioa kontatzen digu, bere estantziaren azken bi asteetan zentratuz. Sitgesen kritika onak jaso ditu, dirudienez [nik apuntatua daukat ikusteko]. Hemen uzten dizuet trailerra [eta posterra ere nahiko...hipnotikoa da]:
Splice.
Guillermo del Toro
k [El laberinto del Fauno, Cronos, Blade II... eta etorkizunean El Hobbit] produzitua eta Vincenzo Natalik [Cube, Cypher...]zuzendua. Jainko nahiak dituzten bi zientzilariren istorioa kontatzen digu, beno, beraiena baino gehiago, beraien sorkuntzarena. Hasiera batean oso apeteziblea zirudiena, nahiko kritika kaxkarrak jaso ditu Sitgesen. Trailerraren faltan, hemen uzten dizuet aurrerapen bat: