Mostrando entradas con la etiqueta zinema. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta zinema. Mostrar todas las entradas

2011/06/03

Millenium, David Fincher-en arabera.

Stieg Larsson suediarrak idatzitako trilogia aski ezaguna izango duzue seguruenik, oraindela zenbait urte "trilogia Millenium" delakoari buruz asko hitz-egin baitzen. Liburuek izandako arrakastaren ondoren zihurra zen bere "bertsio filmikoa" ere izango zela, eta horrela, 2009-2010 bitartean hiru liburuei zagozkien 3 filmeak ikusi ahal izan genituen, hirurak ere industria zinematografiko suediarrak ekoitziak.

Ba orain munduko industria zinematografiko ahaltsuenak, alegia, Hollywood-ek trilogia hartako lehen liburuan oinarritutako filmea dakarkigu, The Girl with the Dragon Tattoo izenarekin. Amerikarrek liburuan oinarritutako ekoizpen berri bat bezala saltzen dute eta zenbaitentzat filme suediarraren remake bat besterik ez da izango. Bata ala bestea izan, beharrezkoa ote denaren galdera datorkigu guztioi eta Hollywood-ek gero eta imajinazio gutxiago duela argi geratzen ari dela dirudi.


Hala ere, eszeptizismo guzti hoiek alde batera utziko ditut nik, izan ere filme berri honen atzean David Fincher zuzendaria [Seven, El club de la lucha, Zodiac, El curioso caso de Benjamin Button, La Red Social] dago, eta tipo honek zerbait berria egiten duenero aho zabalik uzten dit. Besterik gabe, hemen uzten dizuet duela gutxi ateratako trailerra [Spanish version]:



Zihur trailerreko abestia guztiz adiktiboa iruditu zaizuela, ba jakin dezazuela Led Zeppelin musika talde mitikoaren Inmigrant Song-en bertsio bat dela.



Bertsioa Trent Reznor-ek egina da eta bertan Karen O musikariak jartzen du ahotsa. Izan ere David Fincher-en filme berrirako soinu banda Trent Reznor eta Atticus Ross-en artean sortu dute, zuzendariaren aurreko filmerako [La Red Social] egin zuten bezala. Beraz, badugu filmea ikusteko arrazoi bat gehiago.



Filmea 2012ko urtarrilean estreinatuko omen da ingurumaria hontan...beraz apur bat itxoin beharko dugu!
Bitartean, ondo izan!

2011/02/24

La Mina; historia de una montaña sagrada

Egun hauetan [Otsailak 18-28 bitartean] Ekozinemaldia ari da ospatzeko Euskal Herriko hainbat herritan. Hori dela eta, atzo "La Mina; historia de una montaña sagrada" dokumentala [hainbaten artean] ikusi ahal izan zen Usurbilgo Sutegi kultur etxean. Dokumentalak dongria kondh herri indigenaren istorioa kontatzen digu, nola bizi diren, beren inguruarekin duten erlazioa ... eta guzti hau nola aldatuko den Vedanta Resources enpresak beren mendi sakratuan meatze bat irekitzeko asmoa azaltzen duenean.

Dokumentala oso laburra da [12 min], gustu onez eta errepestu handiz grabatua dago. Oso atsegina da ikusteko eta buruari buelta batzuk ematera bultatzen dizu. Beraz, badakizue zer egin:


Ezin uka herri honen sufrikarioaren eta Avatar film ospetsuko istorioaren arteko berdintasunak. Dirudienez filme honek amaiera ona izan du, eta dongria kondh herriak beren mendi sakratuan meatzerik ez eraikitzea lortu dute. Informazio gehiago, Survival herri indigenen aldeko mugimenduaren atarian aurkituko duzue.

Ondo izan.

pd. Gaur eta bihar [24-25] hainbat dokumental ikusi ahal izango dira Suterin, 19:00tatik aurrera.

2011/01/03

2011rako 10 filme

Urteberrion!
Zihur bateonbat falta dela eta seguru zuk besteren bat jarriko zenukela zerrenda.n.. baina hemen doazen hauek pena merezi[ko] dute! Edo uste/espero dut nik behintzat. Ea lengo urteko zerrendakoak baina gehiago ikusten ditudan!


Blue Valentine
[Estatu Batuetan estreinatua iada, hemen agian ez da estreinatu ere egiten]
Interesgarria: Ryan Gosling [“Half Nelson”], benetan aktore interesgarria nire ustetan, ikusi “El creyente” ahal duzuenean + gustoko dut trailerra, filme erdia kontatzen ez duten horietakoa.
Info +


Twelve [Urtarrilak 5]
Interesgarria: Batman&Robin zuzendu zuen alimaña bezela ezagututako Joel Schumacher en [“Ultima llamada” bezalako gauza interesgarriak ere zuzendu ditu] azken filma. Aurpegi politeko gazte ederrez betetako film horietako bat ematen du… baina trailerra gustatu egin zait eta filmeak interesgarria dirudi. Asko pentsatu ondoren, hemen uzten dizuet:
Info+


No Controles [urtarrilak 5]
Interesgarria: Borja Cobeagaren bigarren luzemetraia, “Pagafantas” izan zen tipo honen lehen filmea eta hasierako “Vaya Semanita”ren gidoilarietako bat izan zen. Gainera “No Controles”ek ere kritika onak jaso ditu. Eman diezaiogun aukera bat!
Info +


Primos [otsailak 4]
Interesgarria: trailerra ikusten deskojonatu egin naiz + Daniel Sanchez Arévalo-k [“Azul oscuro casi negro” eta “Gordos”] zuzendari interesgarria dirudi, jarraitu beharrekoa.
Info +


I´m still here [otsailak 4]
Interesgarria: film honi buruz luze hitz egin dizuet aurretik ere; Joaquin Phoenix [“la noch es nuestra”] regadera puta bat bezela. Dirudienez, falso dokumental deritzona. Ni ikusteko irrikitan nago.
Info +


True Grit / Valor de Ley [otsailak 12]
Interesgarria: Coen anaiak [zuzendariak; ”No country for old men”] + Jeff Bridges [“Los hombres que miraban fijamente a las cabras”] bridak hortzetan hartuta eta bi eskuekin tiroka + Josh Brolin [“W”].
Info +


Black Swan / Cisne Negro [otsailak 18]
Interesgarria: Darren Aronofsky [zuzendaria: “El luchador”] + Natalie Portman [“V de Vendetta”] + Vincent Cassel [“Promesas del este”] + kritika oso onak jaso ditu eta hainbat sari jasotzen ari da.
Info +


Source Code [Estatu Batuetan, martxoak 11]
Interesgarria: Duncan Jones [zuzendaria; “Moon”] + Jack Gyllenhall [“Zodiac”].
Info +


Cars 2 [Estatu Batuetan, ekainak 23]
Interesgarria: Egia esan Cars filmeak bere momentuan hotz xamar utzi zidan, baina PIXAR-ekoak [“Wall-e”, “Up” “Toy Story 1, 2, 3”, “Ratatouille”… ] atzean dituen edozein proiektuk nire errespetua merezi du, beraz cars 2 hau ere ikusi beharko da !
Info +


Cowboys & Aliens [abuztuak 5]
Interesgarria: Jokua eman dezaken argumentua + Jon Favreau [zuzendaria; komedia txoroetan bigarren mailako aktore izatetik, presupuesto multimilonarioko filmeak zuzentzera pasa da mutiko hau… “Iron Man”] + Daniel Craig [ me llaman Bond… James Bond] + Olivia Wilde [“Tron Legacy”] + Harrison Ford [hasiberri bat] + Sam Rockwell [“Moon”].
Info +

Zer iruditu?! ondo izan!

2010/12/01

No controles, by Borja Cobeaga

Hemen uzten dizuet Borja Cobeaga [Pagafantas] zuzendari donostiarraren hurrengo filmearen teaser trailer-a. No controles du izena filmak eta bertan Sergioren [Unax Ugalde] urte zahar gaueko gora-beherak kontatzen zaizkigu; nola elurte bat dela medio hartu beharreko egaldia atzeratu egiten den eta ondorioz hotel batean pasa beharko duen gaua etab.

Aipatutako Unax Ugaldez gain beste hainbat aurpegi ezagun ikusteko aukera izango dugu filmean; Alexandra Jiménez [Los Serranoko Africa], Secun de la Rosa [Aídako Mauricion anai homesexuala] etab. Filmea urtarrilak 5an estrenatzen omen da. Egia esan, trailerrean pena mereziko duela ematen du.



Amaitzeko, Fe de Etarras . Dirudienez hau da Borja Cobeagak buruan darabilen hurrengo filma eta euskal gatazkaren inguruko komedia bat izango omen da; "un comando de ETA que alquila un piso franco como base de operaciones de sus actividades terroristas con tanta mala suerte que le toca ser presidente de la comunidad de vecinos" .

Ikusiko dugu zer irteten den hortik, baina zihur interesgarria izango dela. Ondo izan!

2010/09/02

2 x 2 : Black Swan & The Social Network

Bi debililidade:
David Fincher [zine zuzendaria: Seven, El Club de la Lucha...El Curioso Caso de Benjamin Button] eta Natalie Portman [aktorea: V de Vendetta, Brothers...].

Bi filme estreinatzeko puntuan:
The Social Network: David Fincherek zuzendua, Facebooken sorreraren eta sortzaileen ingurukoak kontatzen dizkigu [Ben Mezrichek liburuan oinarritua eta Aaron Sorkinen gidoiarekin]. Esaldi publizitarioak hotzikara apur bat ematen du: "You don´t get to 500 million friends without making a few enemies". Urriak 29an estreinatzen da inguru hauetan, irrikitan nago.


Black Swan: Darren Aronofskyk zuzendua, bailarina [Natalie Portman] baten gorabeherak kontatzen dizkigu; dantza klasikoan existitzen den gehiegizko konpetentzia eta horrek sor ditzazken burujunak etab. Terror Psicologico, diote. Hasiera baten interes gutxi sortzen zidan filme honek, baina bai zuzendariak eta baita aktoreek ere aukera bat merezi dute. Gainera hasi berri den Veneziako Zinemaldian nahiko iritzi onak jaso ditu eta irakurri dudanez Natalie Portmanek bere bizitzako aktuazioa egiten omen du. Eman diezaiogun aukera bat, abenduak 10 [Estatu Batuetan, hemen...nork jakin].


Beno, ikusten badituzue esango didazue zer iruditu zaizkizuen. Ondo izan!

2010/08/19

I´m Still Here [Joaquin Phoenix & Casey Affleck]

Onartzen dut, Joaquin Phoenix beti erori izan zait ongi; aktore oso on bat iruditzen zait [En la cuerda floja, La noche es nuestra, etab.] eta gustoko dut duen eztakizer enigmatiko hori. Ba oraingo hontan bere azken proiektuari buruz hitz-egingo dizuet apur bat. Hasi gaitezen... hasieratik [ahalik eta laburren]:

Joaquin Phoenixek bere aktore karrera alde batera uzten zuela adierazi zuen [goiko irudian argi gertazen den moduan] 2008ko azaroan, orain arteko bere azken filma [Two lovers] aurkezten zuen prentsaurreko batean. Ordurarte egindakoaz ahaztu eta bere bizitzari zentzu berri bat eman nahi ziola esaten zuen bitartean hip-hop musikan murgiltzeko bere asmoak azaltzen zituen. Denbora pasa ahala, jende guztiak harrituta eta aho zabalik jarraitzen zuen bitartean, gure Joaquintxok zenbait performance harrigarri egin zituen:

Bere itxura eta jokabideak ikusita, jende gehienak burua joan zitzaiola pentsatu zuen eta aldi berean mota guztietako txantxen jopuntu izaten hasi zen. Bueno, ba dirudienez ez zaio burua guztiz joan eta laister izango dugu berriz ere en la gran pantalla ikusteko aukera; Estatu Batuetan irailak 10an estreinatzen da I´m Still Here izeneko dokumentala [Casey Affleck-en zuzendua],zeinak Joaquin Phoenixen azken aldiko goraberak kontatuko dizkigun. Hemen dituzue kartela eta trailerra:


Ez dakit guzti hau adarjotzeko erraldoi baten ondorio den edota dokumentalak Joaquin Phoenixen heriotza eta berpiztea [metaforikoki noski] erakutsiko dizkigun, baina zihur nago zerbait interesgarria izango dela. Guztiz zihur. Pena da seguruenik gure inguruko zinematara ez dela kopiarik iritxiko... puta mierda.

Zer egingo diogu... ongi izan!

2010/06/18

Somewhere [Sofia Coppola]

Somewhere izango da Sofia Coppolak estreinatuko duen hurrengo lana. Filmeak iparra nahiko galdua duen Hollywood-eko aktore bati buruz hitzegingo digu; dirudienez aktore honi derrepentean alaba bat agertuko zaio eta hori dela eta... filmea Abenduak 22an estreinatuko omen da Estatu Batuetan, gure inguruan jakin ezazue noiz.

Bien bitartean, hemen uzten dizuet trailerra.

Egia esan, trailerrak ez du gauza handirik esaten... baina Lost In Traslation moduko pelikuloi bat egin duenari beti eman behar zaio aukera bat [nahi eta bere aurreko filmak, Maria Antonieta, nahiko kritika txarrak jaso].

Bueno, ondo izan! ...eta ikusi ez baduzue, aprobetxatu egun hauetako bat Lost In Traslation ikusteko!

Gora Bill Murray!

2010/03/13

Tron: Legacy + Daft Punk


Tron: 1982ko zientzia-fikziozko filmea. Bere garaian arrakasta handirik izan ez zuena, gaur egun "pelicula de culto" kontsideratua. Bere garaian efektu espezial aurrerakoiak zirenez osatua, gaur egun ikusiak barregarriak direnak. Jeff Bridges gaztetxo batek protagonizatua, informatiko bat [Sam Flynn] eta berak sortutako mundu artifizialaren ingurukoak kontatzen dizkigu [laburki esanda].


Tron: Legacy
: 1982 filmaren jarraipena. Flynn-en semearen istorioa kontatzen digu filmeak, 25 urte geroago gertatzen dena [Jeff Bridges handia ere agertzen da]. Honen aitak sortutako mundu artifizial hontan kokatzen digute oraingoan ere, baina noski, oraingoan mundu artifizial hau askoz ere ikusgarriagoa da. Horren erakusgarri, hona hemen azken trailerra:


Daft Punk:
Trailerreko musika gustoko baduzue... hona hemen DAFT PUNK bikote frantsesa. 1987an sortua, beraiek arduratuko dira filmearen
banda sonoraz. Ohartuko zineten bezala, taldeak musika elektronikoa jorratzen du. Beno, gehiago luzatu gabe, hemen uzten dizuet filmeko abesti nagusia izango dena. ENTZUNALDI BAT MEREZI DU, nire ustez, oso adiktiboa bihurtu da niretzat [nire harridurarako]:


Espero guztia gustatu izana... ondo izan!

2010/02/18

2010rako 10 filme

Hemen dituzue 2010ari begira interesgarriak iruditzen zaizkidan 10 film. Trailerrarekin batera informazio apur bat uzten dizuet... edo beste era batera esanda, niri zergaitik iruditu zaizkidan interesgarriak. Hainbat oraindela nahiko denbora estreinatuak izan dira [...otsailak 19an egiten denean zerrenda...] eta beste hainbat zerrendatik kanpo geratu dira; shutter island, salt, tron legacy...

Un tipo serio [Urtarrilak 8]
Interesarria: Zuzendariak [Coen anaiak; No country for old men...] + trailerra [bereziki gustoko dut, ez da tipiko hoietakoa].
Informazio +


Up in the air [Urtarrilak 22]
Interesarria: Zuzendaria [Jason Reitman; Juno, gomendagarria oso] + jaso dituen kritika onak.
Informazio+


La carretera [Otsailak 5]
Interesarria: Corman McCarthyren [No country for old men] liburu batean oinarritua + Viggo Mortensen.
Informazio+


Alicia en el País de la Maravillas [Martxoak 5]
Interesarria: Tandem Tim Burton/Johnny Deep [Eduardo manos tijeras...] + pertsonaien diseinu estetikoak.
Informazio+


Los hombres que miraban fijamente a las CABRAS [Martxoak 5]
Interesarria: Argumentua + trailerra [oso, oso, oso dibertigarria] + aktoreak [Jeff Bridges, Clooney...].
Informazio+


Hermanos [Martxoak 5]
Interesarria: Aktoreak; Natalie Portman [...mmm...] + Jake Gyllenhall [ Zodiacetik sinpatiko eroitze zait] + Tobey Maguire [malaostiauta ikustiak bere graziya daka].
Informazio+


Airbender: El último Guerrero [Martxoak 5]
Interesarria: Zuzendaria [M.Night Shyamalan; El sexto sentido...] + Argumentua [epiko/mitologikoa, marrazki bizidun manga batzuetan oinarritua, bilatu hortik...]
Informazio+


Toy Story 3 [2010]
Interesgarria: Pixar [Wall-e, Up, Ratatouille, Cars, Los Increible...], ta punto.
Informazio+


Inception [2010]
Interesgarria: Zuzendaria [Christopher Nolan; The Dark Night, Memento...] + Ellen Page [ Junoko protagonista] + "Your mind is the scene of the crime" + Kale eta eraikinak iraultzen [ulertuko duzue] + Matrix gogorarazten didan zerbait.
Informazio+


Kick-Ass [2010]
Interesgarria: Superheroi atipikoak + tono makarra moduko bat + Mark Millaren [300] komiki batean oinarritua.
Informazio+


Beno, espero zerrendatxo honek zerbaitetarako balio izana!
Eta zuek, ze filmeren zain zaudete? Esan!

2010/02/08

Banksy: Exit Through the Gift Shop


Banksy artista [graffitilari, zenbaitentzat gaizkile soil] britaniarrak bere lehen filma estreinatu berri du Sundanceko zinemaldian. Hasteko, hemen uzten dizuet bere trailerra [ezer gutxi esaten duena]:


Filmeak grafitiaren inguruko dokumental bat egin nahi duen dendari frantses baten gorabeherak kontatzen dizkigu. Dendari hau Banksy zein den deskubritzen saiatzen da eta … eta hortik aurrerakoak jakingo ditugu filmea internetetik jeisten dugunean [inork uste du gure inguruko salaren batean estreinatuko dela?].

Ez dakienarentzat; Banksy azken urte hauetan oso ezaguna egin den grafitilari baten ezizena da. Mundu guztiko hirietan aurkitu ditzakegu bere lanak, baina oraindik ere bere benetako identitatea ezkutuan mantentzen du.
Stencil teknikaren bidez [spray + plantilla] egiten ditu bere lanak eta kasu gehienetan ironia eta kritika [kapitalismoari, gerrari, artearen munduari …] kutsu handi bat izaten dute. Esandakoaren erakusgarri dira Palestinako harresian egindakoak etab. Baina Banksy ere, guztiok bezala, kontradikzioz beteta dago, eta horrela, oso kritikatua izan da zenbait kolektiboren aldetik, izan ere; MTV edo PUMA bezalako enpresentzako egin du lan, bere zenbait obra oso prezio altuetan salduak izan dira …

Nire iritzia jakin nahi baduzue; bere zenbait lan asko gustatzen zaizkit eta oso interesgarriak iruditzen zaizkit … eta kontradikzioz beteta ez dagoen norbait ezagutzen baduzue [artista edo ez], deitu.

Ondo izan.

2009/10/09

[Sci-Fi] x 2 : Splice + Moon

Bizitza erreala gero eta gogorragoa egiten den garai hauetan [entrega garaian murgiltzen ari diren burkide guztiei zuzendua], 2 arrakala zientzia fikziora:
Moon. Asteburu hontan estrenatzen da hemen inguruan [Urriak 9].
Duncan Jonesek zuzendua da eta Sam Rockwell du protagonista nagusi [eta ia bakar, dirudienez] bezala. Ilargiko base espazial batean dagoen astronautaren istorioa kontatzen digu, bere estantziaren azken bi asteetan zentratuz. Sitgesen kritika onak jaso ditu, dirudienez [nik apuntatua daukat ikusteko]. Hemen uzten dizuet trailerra [eta posterra ere nahiko...hipnotikoa da]:
Splice.
Guillermo del Toro
k [El laberinto del Fauno, Cronos, Blade II... eta etorkizunean El Hobbit] produzitua eta Vincenzo Natalik [Cube, Cypher...]zuzendua. Jainko nahiak dituzten bi zientzilariren istorioa kontatzen digu, beno, beraiena baino gehiago, beraien sorkuntzarena. Hasiera batean oso apeteziblea zirudiena, nahiko kritika kaxkarrak jaso ditu Sitgesen. Trailerraren faltan, hemen uzten dizuet aurrerapen bat:

2009/09/22

The Men Who Stare At Goats

Kazetari batek [Ewan McGregor] Estatu Batuetako gobernuaren programa sekretu baten berri izaten du. Programa honek soldadu psikikoak entrenatzea du xede, arma psikikoak sortzea nolabait esatearren. Hortik aurrera; beren burua jedi gerlaritzat duten soldatuak [George Clooney], etorkizuna ikusi dezaketela esaten dutenak [Kevin Spacey], Teniente Coronel hippie pacifistak [Jeff Bridges] ... Hemen duzue trailerra, oso barregarria, benetan. Coen anaiak dakarzkit gogora. Ikusi!

Trailerraren amaierako abestia Boston talde estatubatuarrarena da, more than a feeling. Kuriositatea baldin baduzuen:

Videocracy

Italiako telebista publikoan [RAI] zentsuratua izan da dokumental honen trailerra. Eric Gandini zuzendariaren zinta honetan Mediaset komunikazio taldearen sorrera eta eboluzioa [eboluzioak ez du zertan hobera izan behar] azaltzen digu, era berean Italiako gizartearen argazki bat atera nahian. Lan honen bitartez Gandinik telebistak gizartean izan dezaken eraginari buruz pentsarazi nahi omen digu.
Italian daude 4 telebista kate pribatuetatik 3 bereak ditu Mediaset-ek. Komunikazio talde honen jabe Silvio Berlusconi [Il Cavalieri!] jauna da, dakizuenez, Italiako presidentea.

Besterik gabe:


2009/09/16

Zodiac [2007], David Fincher.

Hasiera batean honek Zodiac filmari buruzko kritika landu bat izan behar zuen, baina faktore ezberdinak direla medio [denbora eza eta alferkeria nahasketa bat], filmea ikusteko aholku soil batean geratuko da. Beno, agian zerbait gehiago:
Zodiac 1960-70 hamarkadetan Estatu Batuetan gertatutako hilketa kasu batzuetan dago oinarritua, El asesino del Zodiaco bezela ezagutu zen kasuan hain zuzen ere. Garai hartan zenbait hilketa izan ziren Chicago inguruan eta hilketa hauek sona handiagoa hartu zuten ustezko hiltzailea [Zodiac bezela ezagutzen hasi zena] egunkari ezberdinetara gutunak idazten hasi zenean... Horrela filmean 3 pertsonaia nagusi aurki genitzazke; Robert Graysmith marrazkilaria [Jake Gyllenhaal], David Toschi polizia inspektorea [Mark Ruffalo] eta Paul Avery kazetaria [Robert Downey Jr.]. Hiru pertsonaia hauek parte hartzen duten inbestigazio poliziala zein periodistikoa urte askoz luzatzen da eta horrela, pertsonaien eboluzioak pisu handia hartzen du filmean, nire ustez behintzat. Beraz hilketa, hiltzaile eta honen inguruko inbestigazioaz gain beste zenbait gai ere aurkitu genitzazke filmean, filme dentso bat bihurtzen delarik. Dentso, baina inolaz ere ez geldo edo aspergarri. Baina beno, hoberena zuek ikustea izango da. Gogo apur bat sartzeko, hemen trailerra:

Ahaztu aurretik esan filmea David Fincher-ek zuzendua dela; Seven, El Club de la Lucha... eta ikusteko dudan El Curioso Caso de Benjamin Button. Tipo benetan interesgarria David Fincher hau...
Eta amaitzeko, filmean zehar agertzen den kantu zoragarrietako bat; The Hurdy Gurdy Man, Donovanena. Psicodelia!

Ea gustoko duzuen!

2009/09/01

District 9


kaixo aspaldiko.
Hemen uzten dizuet nahiko interesgarria izango dala iruditzen zaiten filme baten trailerra, District 9 hain zuzen [irailak 18 estrenatzen da]. Filme hau Peter Jackson-en babesarekin [El Señor de los Anilllos] dator eta hollywoodetik etortzeko nahiko presupuesto baxua daka, beti erlatiboki hitz-eginda noski. Zuzendaria Neill Blomkamp ezezaguna da eta alienigenai buruzko filme bat bezela klasifika daiteke. Dakizuen bezela extraterrestriai buruz milaka pelikula egin dira, orduan, zer berri aportatuko digu? Ba bueno; kanpotik datorren arraza berri hau errefusiatu talde baten moduko zerbait da eta gure planetara laguntza bila etortzen direnean apartheidaren antzeko zerbait bizi dute gure partetik... Esan nahi dudana da trailerrean ikusiko dituzuen efektu berezi guzti hoien atzean badagoela, dirudienez, gaur egun inmigrazioareki etab. gertatzen denarekiko kritika bat.
Besterik gabe;




Filmari buruz informaziyo gehiago nahi baduzue, istorioa ulertzen lagunduko dizue hainbat web:
Filmaren web orria

Apartheidaren distritoaren web orria
Distrito honen jabe den empresa pribatuaren web orria
Alienigenen eskubideen aldeko web orria

Bukatzeko, Neill Blomkamp-en aurreneko film luzea da aurretik esan bezala baina aurretik zientzia fikzioarekin lotutako zenbait laburmetraia zuzendu ditu: Alive in Joburg eta Yellow.

2009/07/21

where the wild things are !

Kaixo. Hasteko; where the wild things are .

Izen bereko haurrentzako ipuin baten oinarritutako pelikulai buruz ai naiz. Ipuina Maurice Sendakena da, bere garaian nahiko tipo polemikua izan zana, eta pelikula Spike Jonzek zuzentzeu [Adaptation; el ladron de orquideas bastante gomendagarriya omen da]. Ipuinak, oso motz esanda, "monstruo" berezi batzuk bizi dian mundu paralelo bat sortzeun ume bati buruz hitzeiteigu.

Bueno, hemen uzteizuet trailerra [delizi puta bat netzako]:



Ta ipuina [osua edo zati bat, hori eztakit seguru]
hemen kuriosidadia dakanantzako.

Trailerrian entzutean kanta oso ona da bai, pues da Arcade Fire izeneko taldian Wake Up kanta, gomendagarriya oso baitare [kanta ta baita taldia bera de, Rebellion kanta adibidez]:



PD: benetan interesau zaionak jartziau googleen where the wild things are eta askoze gauza gehio bilaukoitu; Disneyek liburun oinarrituta indako kortuak, filmeko irudik, posterrak etab.