Mostrando entradas con la etiqueta usurbil. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta usurbil. Mostrar todas las entradas

2011/02/24

La Mina; historia de una montaña sagrada

Egun hauetan [Otsailak 18-28 bitartean] Ekozinemaldia ari da ospatzeko Euskal Herriko hainbat herritan. Hori dela eta, atzo "La Mina; historia de una montaña sagrada" dokumentala [hainbaten artean] ikusi ahal izan zen Usurbilgo Sutegi kultur etxean. Dokumentalak dongria kondh herri indigenaren istorioa kontatzen digu, nola bizi diren, beren inguruarekin duten erlazioa ... eta guzti hau nola aldatuko den Vedanta Resources enpresak beren mendi sakratuan meatze bat irekitzeko asmoa azaltzen duenean.

Dokumentala oso laburra da [12 min], gustu onez eta errepestu handiz grabatua dago. Oso atsegina da ikusteko eta buruari buelta batzuk ematera bultatzen dizu. Beraz, badakizue zer egin:


Ezin uka herri honen sufrikarioaren eta Avatar film ospetsuko istorioaren arteko berdintasunak. Dirudienez filme honek amaiera ona izan du, eta dongria kondh herriak beren mendi sakratuan meatzerik ez eraikitzea lortu dute. Informazio gehiago, Survival herri indigenen aldeko mugimenduaren atarian aurkituko duzue.

Ondo izan.

pd. Gaur eta bihar [24-25] hainbat dokumental ikusi ahal izango dira Suterin, 19:00tatik aurrera.

2010/11/23

Anari_Usurbil_Abenduak 16

...aspaldiko nahia, nahigabe deskubritua... .Anari, abenduak 18 larunbata, Usurbilgo Sutegi kultur etxean. Arratsaldeko 22:30tan dirudienez.

Aperitif moduan; Irla bere azken diskatik, Amua abestia.


Han ikusiko gara!

2010/08/18

Teatreruak

Entrada honekin bi etiqueta berri estrenatzen ditut; antzerkia eta usurbil. Iñork ba altzekien Usurbilen Teatreruak izeneko gazte antzerki talde zegoenik ? nik ez. Eta are gutxiago talde honek sari bat jaso zuenik duela gutxi. Hala irakurri genezake www.usurbil.net atarian:

Usurbilgo Teatreruak antzerki taldeak Donostiako 22. Gazteen Antzerki Topaketaren barruan sari hau jaso du: Gazte mailan talde artistikorik onena. Saria "Hau komeria!" lanarekin jaso du. 30etik gora izan omen dira aurkeztutako taldeak eta sariak berriz hiru:
* Antzezlanik onena

* Talde artistikorik onena

* Antzezterik onena


Zorionak Teatreruak ! Segi lanean!
Aupa zuek!

Beraien web ofiziala: http://teatreruak.blogspot.com