2009/12/30

Gabonak 02: It must be Santa

Bob Dylanen eztarritikan ateratzen direnean gabon kantek pirata zaharren abesti etilikoak dirudite; ron, ron, ron, la botella de ron!

Oraindela egun batzuk enteratu nintzen, irrati bitartez, Bob Dylanek gabon kantaz osatutako diska bat kaleratu zuela. Ideiak atzeraka eman zidan hasiera batean, izan ere, gaur egun modan dago horrelako diska bat ateratze Star Systemeko jendearen artean, baina zenbait abesti jarri zituzten eta dibertigarriak iruditu zitzaizkidan. Besterik gabe, Bob Dylani buruz post bat idazteko aitzakia bat...

Zorionak, urteberri on... ta gauza guzti hoiek.

[PD: ...agian justu abesti hori ez da diskako adibiderik hoberena, baina ez dut besterik aurkitu youtuben]

Gabonak 01: Olentzero [ Zaldieroa dixit ]


Aurrekoan Zaldieroaren tira komiko honek zer pentsatu eman zidan... azken aldi honetan olentzero ez al da bihurtu nolaibateko Santa Claus [aká bizarzuri] regional baten?
Zenbait irudi ikusita hala dirudi; hona hemen Bilbao-ko haurtengo olentzero ! [udalak antolatutako kale-jirakoaz ari gara, noski].
Zorionak, urteberri on... ta gauza guzti hoiek.

[PD: ez dakienarentzat, Zaldieroa Berriako komikieetako bat da. Guztiz gomendagarria. Guztiz.]

2009/11/14

ARAZOA [Txuma Murugarren dixit]

Orain dela zenbait urte Txuma Murugarrenek Garan idatzitako lerro batzuk dituzue hemen. Irakurri nuenean asko gustau zitzaidan eta kaxoi batean gorde nuen idatzia. Ea zuei ere gustatzen zaizuen.

ARAZOA

Nik hilabete bakarra dut bizi-egutegian: arazoa. Arazoaren 1ean kotxea izorratu egin zitzaidan betiko, olioustu eta gero. Arazoaren 2an etxean itoginak nituela ikusi nuen zerua urusten ari zela. Arazoaren 3an neskalagunak kosk egin zidan bihotzean, gizon-emakume artean elkarrekin ongi konpontzen eragozten duten nimiñokeria batengatik, kosk egin eta minez daukat geroztik. Arazoaren 23an nago ni, eta lehenbiziko lerroak irakurri dituenak, irudimen handirik ez badu ere, irudika dezake nolakoa izan den gainontzekoa. Nire egutegian udako hilabeteak ez dira existitzen, ezta udaberrikoak ere. Sargori antzu itogarria edo hotz umel osasungaitza da nire hilabete honetako eguraldia.

Azaroaren 31an zer gertatuko den zain nago, zirrikitu bat topatu nahi dut egokitu zaidan patu gorri honetatik salto batez ihes egiteko.

Izan ere hilabetea ostiaegun batez bukatzen baita, eta beldur naiz.

Ondo izan.

2009/11/05

Iritxi da!

Azkenean iritxi da, oraindik ez dut entzun... esango dizuet aber... ondo izan!

ARK 05-09

4 urte 9 orritan. Tatxan!
[PD: barkatu arkitekturako horrenbeste gauza sartzea hemen, baina eske... barkatu]

2009/10/27

Arkitekton !

Eskolarako egin behar dugun lan bat dela eta, aurreko urtean egindako lanak berrikusten aritu nahiz eta begira zer aurkitu dudan...arkitekton! [arquitecton-ak Malévichek egindako eskultura sail bati jarritako izena da. Eskultura hauek forma arkitektonikoak zituzten eta guri Irudigintza II asignaturan antzeko zerbait egitea proposatu ziguten].




Zer iruditzen?

Anari: Irla Izan [Urriak 29]

Besterik gabe, komentario informatibo bat: Ostegun honetan Urriak 29, Anarik [Zebra...] diska berria argitaratzen du; Irla Izan. Zihur Anari gustatzen zaizuenok pozik hartuko zenutela berri hau [iada ez bazenekiten behintzat] eta ezagutzen ez duzutenok aukera berri bat duzute artista zoragarri hau deskubritzeko. Bi egun exkax gelditzen dira, baina ezinegona sartu zaizuenok Izan Irlako abesti bat entzu dezakezue Anariren myspacean. Harriak. Anarik, berriz ere, suizidio kolektibo baterantz bideratzen digu... baina ezin gelditu entzuteaz!
Azkenik, gogoratu Anari Donostiako Gasteszenan izango dela Azaroak 5an eta Bilboko Keafe Antzokian berriz 12an.
Ondo izan.

[PD: eskerrikasko Txabe, txibatazuangatik.]

2009/10/09

[Sci-Fi] x 2 : Splice + Moon

Bizitza erreala gero eta gogorragoa egiten den garai hauetan [entrega garaian murgiltzen ari diren burkide guztiei zuzendua], 2 arrakala zientzia fikziora:
Moon. Asteburu hontan estrenatzen da hemen inguruan [Urriak 9].
Duncan Jonesek zuzendua da eta Sam Rockwell du protagonista nagusi [eta ia bakar, dirudienez] bezala. Ilargiko base espazial batean dagoen astronautaren istorioa kontatzen digu, bere estantziaren azken bi asteetan zentratuz. Sitgesen kritika onak jaso ditu, dirudienez [nik apuntatua daukat ikusteko]. Hemen uzten dizuet trailerra [eta posterra ere nahiko...hipnotikoa da]:
Splice.
Guillermo del Toro
k [El laberinto del Fauno, Cronos, Blade II... eta etorkizunean El Hobbit] produzitua eta Vincenzo Natalik [Cube, Cypher...]zuzendua. Jainko nahiak dituzten bi zientzilariren istorioa kontatzen digu, beno, beraiena baino gehiago, beraien sorkuntzarena. Hasiera batean oso apeteziblea zirudiena, nahiko kritika kaxkarrak jaso ditu Sitgesen. Trailerraren faltan, hemen uzten dizuet aurrerapen bat:

2009/09/22

The Men Who Stare At Goats

Kazetari batek [Ewan McGregor] Estatu Batuetako gobernuaren programa sekretu baten berri izaten du. Programa honek soldadu psikikoak entrenatzea du xede, arma psikikoak sortzea nolabait esatearren. Hortik aurrera; beren burua jedi gerlaritzat duten soldatuak [George Clooney], etorkizuna ikusi dezaketela esaten dutenak [Kevin Spacey], Teniente Coronel hippie pacifistak [Jeff Bridges] ... Hemen duzue trailerra, oso barregarria, benetan. Coen anaiak dakarzkit gogora. Ikusi!

Trailerraren amaierako abestia Boston talde estatubatuarrarena da, more than a feeling. Kuriositatea baldin baduzuen:

Videocracy

Italiako telebista publikoan [RAI] zentsuratua izan da dokumental honen trailerra. Eric Gandini zuzendariaren zinta honetan Mediaset komunikazio taldearen sorrera eta eboluzioa [eboluzioak ez du zertan hobera izan behar] azaltzen digu, era berean Italiako gizartearen argazki bat atera nahian. Lan honen bitartez Gandinik telebistak gizartean izan dezaken eraginari buruz pentsarazi nahi omen digu.
Italian daude 4 telebista kate pribatuetatik 3 bereak ditu Mediaset-ek. Komunikazio talde honen jabe Silvio Berlusconi [Il Cavalieri!] jauna da, dakizuenez, Italiako presidentea.

Besterik gabe:


2009/09/16

Zodiac [2007], David Fincher.

Hasiera batean honek Zodiac filmari buruzko kritika landu bat izan behar zuen, baina faktore ezberdinak direla medio [denbora eza eta alferkeria nahasketa bat], filmea ikusteko aholku soil batean geratuko da. Beno, agian zerbait gehiago:
Zodiac 1960-70 hamarkadetan Estatu Batuetan gertatutako hilketa kasu batzuetan dago oinarritua, El asesino del Zodiaco bezela ezagutu zen kasuan hain zuzen ere. Garai hartan zenbait hilketa izan ziren Chicago inguruan eta hilketa hauek sona handiagoa hartu zuten ustezko hiltzailea [Zodiac bezela ezagutzen hasi zena] egunkari ezberdinetara gutunak idazten hasi zenean... Horrela filmean 3 pertsonaia nagusi aurki genitzazke; Robert Graysmith marrazkilaria [Jake Gyllenhaal], David Toschi polizia inspektorea [Mark Ruffalo] eta Paul Avery kazetaria [Robert Downey Jr.]. Hiru pertsonaia hauek parte hartzen duten inbestigazio poliziala zein periodistikoa urte askoz luzatzen da eta horrela, pertsonaien eboluzioak pisu handia hartzen du filmean, nire ustez behintzat. Beraz hilketa, hiltzaile eta honen inguruko inbestigazioaz gain beste zenbait gai ere aurkitu genitzazke filmean, filme dentso bat bihurtzen delarik. Dentso, baina inolaz ere ez geldo edo aspergarri. Baina beno, hoberena zuek ikustea izango da. Gogo apur bat sartzeko, hemen trailerra:

Ahaztu aurretik esan filmea David Fincher-ek zuzendua dela; Seven, El Club de la Lucha... eta ikusteko dudan El Curioso Caso de Benjamin Button. Tipo benetan interesgarria David Fincher hau...
Eta amaitzeko, filmean zehar agertzen den kantu zoragarrietako bat; The Hurdy Gurdy Man, Donovanena. Psicodelia!

Ea gustoko duzuen!

Gaza, Palestina ; noizean behin berri on bat.


Oraindela zenbait aste gertatutako da hau, baina pena merezi du lehio xume honetara ekartzeak, Gazatik oso gutxitan iristen baizaizkigu berri onak. Uztailak 31an milaka ume palestinar Gazako hondartza batean elkartu ziren, koloretazko kometak soinean hartuta, munduko Guinnes errekor bat gainditzeko asmoz. Aurreko errekorra Alemaniako herri batek zuen, bertakoek 713 hegaldatu baizituzten aldi berean. Gazako hondartza hortan 6000 kometa baino gehiago elkartu ziren, beraz pentsa genezake nahiko erraz gainditu zutela aurreko errekorra. Baina, askotan gertatu hoi den bezala, errealitatea burugogor jarri zen, eta Gazak pairatzen duen blokeoa dela eta, errekorra gainbegiratu behar zuen notarioak ezin izan zuen garaiz iritxi. Hala ere, gera gaitezen albistearen alderdi positiboarekin, hau da, palestinarrek [kasu honetan haurrek bereziki] erakusten duten aurrera jarraitzeko gogoarekin, blokeo eta eraso guztien gainetik. Ezin ahaztu baigenezake haur hauek oraindela urte bete baina gutxiago zein egoeratan zeuden :


2009/09/10

skylines of the mediterraneo !

...gruak,palmerak,etxeorratzak,canpiñak,pisuak,apartamentuak,5 izarreko hotelak,putetxeak,hiperrak aldirietan,itsasoa,haizea,eolikoak,karretera,bidezidorrak,lurra,hormigoia,ladrilloa...RESCUE ME!

SKYLINES OF THE MEDITERRANEO from kontrabentana on Vimeo.

2009/09/01

Joe Cocker : With a Little Help from my Friends! Woodstock 1969.

Oraindela egun batzuk Woodstock musika jaialdi ezaguna ospatu zela 40 urte pasa dira. Nahiko koñazo eman dute komunikabideetan gai honekin, beraz ez dizuet jaialdiari buruz gehiago hitz-egingo [informazio gehiago nahi duenak hor ditu Scorsesek muntatutako dokumentala edo Ang Leek laster estreinatu duen filmean]. Beraz, luzapen gehiagorik gabe hemen uzten dizue Joel Cockerek bertan jo zuen with a little help from my friends . Zirraragarria benetan !



Dirudienez kanta berez Beatlesena, hara:

District 9


kaixo aspaldiko.
Hemen uzten dizuet nahiko interesgarria izango dala iruditzen zaiten filme baten trailerra, District 9 hain zuzen [irailak 18 estrenatzen da]. Filme hau Peter Jackson-en babesarekin [El Señor de los Anilllos] dator eta hollywoodetik etortzeko nahiko presupuesto baxua daka, beti erlatiboki hitz-eginda noski. Zuzendaria Neill Blomkamp ezezaguna da eta alienigenai buruzko filme bat bezela klasifika daiteke. Dakizuen bezela extraterrestriai buruz milaka pelikula egin dira, orduan, zer berri aportatuko digu? Ba bueno; kanpotik datorren arraza berri hau errefusiatu talde baten moduko zerbait da eta gure planetara laguntza bila etortzen direnean apartheidaren antzeko zerbait bizi dute gure partetik... Esan nahi dudana da trailerrean ikusiko dituzuen efektu berezi guzti hoien atzean badagoela, dirudienez, gaur egun inmigrazioareki etab. gertatzen denarekiko kritika bat.
Besterik gabe;




Filmari buruz informaziyo gehiago nahi baduzue, istorioa ulertzen lagunduko dizue hainbat web:
Filmaren web orria

Apartheidaren distritoaren web orria
Distrito honen jabe den empresa pribatuaren web orria
Alienigenen eskubideen aldeko web orria

Bukatzeko, Neill Blomkamp-en aurreneko film luzea da aurretik esan bezala baina aurretik zientzia fikzioarekin lotutako zenbait laburmetraia zuzendu ditu: Alive in Joburg eta Yellow.

Kontuz, margotu berria.


...eta ondo egindako lanaren satisfakzioa? me rio. Bueno, bukatu da bukatu da, bukatu da se acabo!

2009/08/23

Barkatu, [pre]arkitekto bat naiz.

Aspalditik eztetela bloga aktualizatzeko denboaik hartzen, barkatu. Denan kulpa honek daka:

2009/08/02

Marilyn Manson


Tipo hau renazimenduko gizon bat bezela dao kalifikatzia; musikaria, zine zuzendaria, aktoria, margolaria… Bueno, igual renazimenduko jendiakin konparatzia gehiegi izangoa, baina bere ingurun montauta dakan zirko guztiya alde batea utzi ezkeo, ezin da ukatu, gutxinez, tipo interesante bat dala. Gaur bere alde ezezagunena [netzako behintzat] erakutsi nahian bere margolan batzuk jartzexkizuet hemen.

Marilyn Manson da, iñork ez esperotzia paisaia bukolikuak edo antzeko zerbait; Hitler, sexua, heriotza, Mickey Mouse…


Igual bateonbatek esangou bere lengusu txikiyak hobeto margotzeula, eo beak begik itxita ta mozkortuta de ingolituzkela holako mamarratxadak… bueno, eztakit, nei gustatze zait tipo honek iteuna.

Espero zuiei de gustau izana eo gutxinez kuriosua iruitu izana. Norbaitek interesa baldin baka:
www.marilynmansonartworkonline.com [Bere margolanak]
www.marilynmanson.com [Bere web ofiziala]
www.myspace.com/marilynmanson [Bere myspacea]

Ondoizan!

[PD: badaude bere margolanak erostia internet bidez… 300-2500 € bitartian daude preziyuak…]

2009/07/30

berri txarrak : payola !

Berri Txarrak; 15 urte, 5 diska, ehundaka kontzertu, milaka bizipen... ta irailak 14an kaleratuko dute beren diska berria ; payola .

"Se conoce como payola al acto de presionar a una empresa, estación de radio o locutor, por medio de sobornos y/o amenazas para promover a un grupo musical o artista. Se trata de un mexicanismo proveniente del inglés to pay (pagar)" - Wikipedia

Ni behintzat desiatzen nao... hemen usteizuet diskuan portada izangoana :



Eta entzugai dagoen lehenengo kanta, Dortoken Mendean.



Disfrutau irailak 14a iritxi arte! ondo izan.

2009/07/28

Ramon Ruiz Cabestany

Apa.
Aurreko batean Ramon Ruiz Cabestany eskulturgilearekin egoteko aukera izan genuen, bere etxean hain zuze ere. Bere tailerra eta lanak ikusten aritu ginen eta zinez interesgarria izan zen azalpen guztiak bere ahotik entzutea. Hona hemen bere zenbait lanen argazkiak. Artea zer den edo ez alde batera utziz, irudi sujerenteak direla behintzat ezin uka. Neri asko gustatu zitzaidan bere lana eta espero zuei ere gustatzea. Hurren arte.

[PD: argazki eta idazkiak berak emandako folleto moduko batetik ateratakoak dira. panfleto hau 2001an antolatu zuen erakusketa baterako egin zen]


"Estar solo con uno mismo, o con Dios, ¿no es como estar solo con una fiera? En cualquier momento puede atacarte" - folletotik aterata, Wittgensteinek esana


i
zaki hauskor eta txikiak, natura izugarriaren aurrean, infinituaren eta destionoaren berririk gabe - folletotik aterata


"a veces digo que hago escultura monumental en miniatura" - Ramon Ruiz Cabestany

2009/07/21

where the wild things are !

Kaixo. Hasteko; where the wild things are .

Izen bereko haurrentzako ipuin baten oinarritutako pelikulai buruz ai naiz. Ipuina Maurice Sendakena da, bere garaian nahiko tipo polemikua izan zana, eta pelikula Spike Jonzek zuzentzeu [Adaptation; el ladron de orquideas bastante gomendagarriya omen da]. Ipuinak, oso motz esanda, "monstruo" berezi batzuk bizi dian mundu paralelo bat sortzeun ume bati buruz hitzeiteigu.

Bueno, hemen uzteizuet trailerra [delizi puta bat netzako]:



Ta ipuina [osua edo zati bat, hori eztakit seguru]
hemen kuriosidadia dakanantzako.

Trailerrian entzutean kanta oso ona da bai, pues da Arcade Fire izeneko taldian Wake Up kanta, gomendagarriya oso baitare [kanta ta baita taldia bera de, Rebellion kanta adibidez]:



PD: benetan interesau zaionak jartziau googleen where the wild things are eta askoze gauza gehio bilaukoitu; Disneyek liburun oinarrituta indako kortuak, filmeko irudik, posterrak etab.