2010/12/22

KAP_05: itzalak_01, datuak.

Presaka nabil, baina azalpen batzuk beharko dituzue:

01_Taula moduko hontan orubean gaur egungo egoeran azaltzen diren itzalak agertzen dira. Hau da, gaur egungo egoeraren analisitik hasita, eraikin berriaren kokapen egokiena zein izango litzateken aztertu nahi da. Oraingoz, datuak bakarrik azaltzen dizkizuet, ingongo ondoriorik atera gabe.

02_Itzalak aztertzerako orduan, ikasturte bateko hilabeteak eta ordutegiak hartu dira kontutan. Horrela irailetik ekainera bitarteko hilabeteak aztertzen dira, eta 9:00tik 18:00tara bitarteko orduak.

03_Taula goitik behera irakurri ezkero, hilabete jakin batean ordu ezberdinetan izango ditugun itzalak azaltzen zaizkizue. Taula ezkerretik eskuinera irakurri ezkero, ordu jakin batean hilabete guztietan zehar izango ditugun itzalak agertzen zaizkizue.

04_Taula berdez dagoen zatietan, hilabete edo ordu jakin batean dauden itzal guztien gehiketa azaltzen zaizue.

05_Naranjaz dagoena da itzala. Bai, arraroa da, baina hala da: naranja=itzala

Agerialderen itzala luze da zinez! ondo izan!

2010/12/14

KAP_04: nola jolasten dira haurrak?

Nola jolasten dira haurrak? Nuevo diseño en parques infantiles [Marta Rojals de Alamo, 2004] liburuaren laguntzarekin galdera honi erantzunak [bat baino gehiago baitaude...haur haina egia esan] bilatzen ari naiz azken aldi hontan.

Liburuan, haurrentzako jolasleku eta beste hainbat espazio publikoren adibideak aurkezten zaizkigu, baina baita haurren jolas-espaziorako eskuliburu moduko bat ere. Bertan haurren adinei buruzkoak, materialei buruzkoak, jolasteko modu ezberdinei buruzkoak etab. kontatzen zaizkigu. Zenbait puntutan agerikoegia edo naif xamarra izan daitekeen arren, beste zenbait gauzetan oso lagungarria izan daiteke. Izan ere, askotan, gure sormen zurrunbiloan sartuta gaudenean ,gauza funtsezkoenak ahazten ditugu.

Hemen uzten dizuet eskuliburua, espero inoiz lagungarri gertatzea!
diseñar el espacio de juegos

Ondo izan!

2010/12/01

No controles, by Borja Cobeaga

Hemen uzten dizuet Borja Cobeaga [Pagafantas] zuzendari donostiarraren hurrengo filmearen teaser trailer-a. No controles du izena filmak eta bertan Sergioren [Unax Ugalde] urte zahar gaueko gora-beherak kontatzen zaizkigu; nola elurte bat dela medio hartu beharreko egaldia atzeratu egiten den eta ondorioz hotel batean pasa beharko duen gaua etab.

Aipatutako Unax Ugaldez gain beste hainbat aurpegi ezagun ikusteko aukera izango dugu filmean; Alexandra Jiménez [Los Serranoko Africa], Secun de la Rosa [Aídako Mauricion anai homesexuala] etab. Filmea urtarrilak 5an estrenatzen omen da. Egia esan, trailerrean pena mereziko duela ematen du.



Amaitzeko, Fe de Etarras . Dirudienez hau da Borja Cobeagak buruan darabilen hurrengo filma eta euskal gatazkaren inguruko komedia bat izango omen da; "un comando de ETA que alquila un piso franco como base de operaciones de sus actividades terroristas con tanta mala suerte que le toca ser presidente de la comunidad de vecinos" .

Ikusiko dugu zer irteten den hortik, baina zihur interesgarria izango dela. Ondo izan!

2010/11/23

Anari_Usurbil_Abenduak 16

...aspaldiko nahia, nahigabe deskubritua... .Anari, abenduak 18 larunbata, Usurbilgo Sutegi kultur etxean. Arratsaldeko 22:30tan dirudienez.

Aperitif moduan; Irla bere azken diskatik, Amua abestia.


Han ikusiko gara!

2010/11/17

TXINAURRIAK, Mikel Laboari Ikasitako Kantuak [ UPDATE! ]

Mikel Laboaren 19 abesti [Txoria txosi, Negu hurbila, Lilurarik kontra...]. Euskal eszenako 19 artista [Berri Txarrak, Anari, Ruper Ordorika, Lisabö] ... Merezitako omenaldia.

Iragana, oraina eta etorkizuna diska batean. Mikel Laboaren ispiritua 19 kantutan.

TXINAURRIAK Mikel Laboari Ikasitako Kantuak from Alain Martinez on Vimeo.

UPDATE!!! LILURAREN KONTRA by BERRI TXARRAK, beren myspace-tik:

Buscar más artistas como BERRI TXARRAK en Myspace Music

Info + eta erosketa

Ezin itxaron !

2010/11/08

Diseinua + buelta batzuk = diseinua[ber]2

Erabilera ezberdinen fusioa, formen berplanteamendua, emaitzak berpentsatzea, originaltasuna bilatzea, erabilera berriei erantzuna ematea, bistakoa dena berraurkitzea...

1_Bird House_Klaas Kuiken
Info+

2_Rockid_Ontwerpduo
Info+

3_Melting_Agence UTOPIK designInfo+

4_Scalable Scissors_Kie WengInfo+

5_Lamp Torch_Julien BergignatInfo+

6_Babyoom_Jeong Haedong & Bae JunseongInfo+

Ondo izan eta urren arte!