Stockoholm-era bidaiatxo bat egin ondoren, zenbait gauzari adarretatik eutsi eta gogor egiteko garaia iritxi da; Karrera Amaierako Proiektua... eta tartean baita kontrabentanari ere. Zerbait interesgarria lortu/sortu bitartean, hemen ekartzen dizkizuet Stockoholm-eko zenbait ikuspegi, inbidia apur bat pasa dezazuen.
Mostrando entradas con la etiqueta kuriositateak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kuriositateak. Mostrar todas las entradas
2011/04/12
Kontrabentanensen 01
erlazionatutako gaiak:
kontrabentana dixit,
kuriositateak
2011/02/24
La Mina; historia de una montaña sagrada
Egun hauetan [Otsailak 18-28 bitartean] Ekozinemaldia ari da ospatzeko Euskal Herriko hainbat herritan. Hori dela eta, atzo "La Mina; historia de una montaña sagrada" dokumentala [hainbaten artean] ikusi ahal izan zen Usurbilgo Sutegi kultur etxean. Dokumentalak dongria kondh herri indigenaren istorioa kontatzen digu, nola bizi diren, beren inguruarekin duten erlazioa ... eta guzti hau nola aldatuko den Vedanta Resources enpresak beren mendi sakratuan meatze bat irekitzeko asmoa azaltzen duenean.Dokumentala oso laburra da [12 min], gustu onez eta errepestu handiz grabatua dago. Oso atsegina da ikusteko eta buruari buelta batzuk ematera bultatzen dizu. Beraz, badakizue zer egin:
Ezin uka herri honen sufrikarioaren eta Avatar film ospetsuko istorioaren arteko berdintasunak. Dirudienez filme honek amaiera ona izan du, eta dongria kondh herriak beren mendi sakratuan meatzerik ez eraikitzea lortu dute. Informazio gehiago, Survival herri indigenen aldeko mugimenduaren atarian aurkituko duzue.
Ondo izan.
pd. Gaur eta bihar [24-25] hainbat dokumental ikusi ahal izango dira Suterin, 19:00tatik aurrera.
erlazionatutako gaiak:
kuriositateak,
politika,
usurbil,
zinema
2011/02/01
Mundua, Facebook-en arabera
Mundua Facebooken arabera, edo hobeto esanda, honen erabiltzaileen arabera. Goiko irudia igande honetako [2011_o1_30] ZAZPIKAn [Gara egunkariaren igandekaria] ikusi nuen eta kuriosoa iruditu zitzaidanez, hementxe uzten dizuet. Bertan zuriz agertzen dira Facebooken erabilera zabaldua dauden tokiak, beraz gero eta zuriago, orduan eta erabiliagoa da Facebook. Ikusi daitekeenez, fenomenoa globalizatua da, baina badira beltzuneak ere; Africa hegoaldea, Errusia, Txina... Hasiera batean beltzune hoiek dentsitate gutxiko tokiekin erlazionatuak egon daitezkeela pentsa genezake, baina zenbait kasutan erlazioa ezta guztiz zuzena. Horri buruz pentsatzeko, hemen uzten dizkizuet 2 mapa; azpikoan mundua biztanle dentsitataren arabera dago koloreztatua:
Ondo izan."Bosnia. No tienen calles pero tienen Facebook." - The Social Network filmea
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
