Mostrando entradas con la etiqueta politika. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta politika. Mostrar todas las entradas

2011/02/24

La Mina; historia de una montaña sagrada

Egun hauetan [Otsailak 18-28 bitartean] Ekozinemaldia ari da ospatzeko Euskal Herriko hainbat herritan. Hori dela eta, atzo "La Mina; historia de una montaña sagrada" dokumentala [hainbaten artean] ikusi ahal izan zen Usurbilgo Sutegi kultur etxean. Dokumentalak dongria kondh herri indigenaren istorioa kontatzen digu, nola bizi diren, beren inguruarekin duten erlazioa ... eta guzti hau nola aldatuko den Vedanta Resources enpresak beren mendi sakratuan meatze bat irekitzeko asmoa azaltzen duenean.

Dokumentala oso laburra da [12 min], gustu onez eta errepestu handiz grabatua dago. Oso atsegina da ikusteko eta buruari buelta batzuk ematera bultatzen dizu. Beraz, badakizue zer egin:


Ezin uka herri honen sufrikarioaren eta Avatar film ospetsuko istorioaren arteko berdintasunak. Dirudienez filme honek amaiera ona izan du, eta dongria kondh herriak beren mendi sakratuan meatzerik ez eraikitzea lortu dute. Informazio gehiago, Survival herri indigenen aldeko mugimenduaren atarian aurkituko duzue.

Ondo izan.

pd. Gaur eta bihar [24-25] hainbat dokumental ikusi ahal izango dira Suterin, 19:00tatik aurrera.

2009/12/30

Gabonak 01: Olentzero [ Zaldieroa dixit ]


Aurrekoan Zaldieroaren tira komiko honek zer pentsatu eman zidan... azken aldi honetan olentzero ez al da bihurtu nolaibateko Santa Claus [aká bizarzuri] regional baten?
Zenbait irudi ikusita hala dirudi; hona hemen Bilbao-ko haurtengo olentzero ! [udalak antolatutako kale-jirakoaz ari gara, noski].
Zorionak, urteberri on... ta gauza guzti hoiek.

[PD: ez dakienarentzat, Zaldieroa Berriako komikieetako bat da. Guztiz gomendagarria. Guztiz.]

2009/09/22

Videocracy

Italiako telebista publikoan [RAI] zentsuratua izan da dokumental honen trailerra. Eric Gandini zuzendariaren zinta honetan Mediaset komunikazio taldearen sorrera eta eboluzioa [eboluzioak ez du zertan hobera izan behar] azaltzen digu, era berean Italiako gizartearen argazki bat atera nahian. Lan honen bitartez Gandinik telebistak gizartean izan dezaken eraginari buruz pentsarazi nahi omen digu.
Italian daude 4 telebista kate pribatuetatik 3 bereak ditu Mediaset-ek. Komunikazio talde honen jabe Silvio Berlusconi [Il Cavalieri!] jauna da, dakizuenez, Italiako presidentea.

Besterik gabe:


2009/09/16

Gaza, Palestina ; noizean behin berri on bat.


Oraindela zenbait aste gertatutako da hau, baina pena merezi du lehio xume honetara ekartzeak, Gazatik oso gutxitan iristen baizaizkigu berri onak. Uztailak 31an milaka ume palestinar Gazako hondartza batean elkartu ziren, koloretazko kometak soinean hartuta, munduko Guinnes errekor bat gainditzeko asmoz. Aurreko errekorra Alemaniako herri batek zuen, bertakoek 713 hegaldatu baizituzten aldi berean. Gazako hondartza hortan 6000 kometa baino gehiago elkartu ziren, beraz pentsa genezake nahiko erraz gainditu zutela aurreko errekorra. Baina, askotan gertatu hoi den bezala, errealitatea burugogor jarri zen, eta Gazak pairatzen duen blokeoa dela eta, errekorra gainbegiratu behar zuen notarioak ezin izan zuen garaiz iritxi. Hala ere, gera gaitezen albistearen alderdi positiboarekin, hau da, palestinarrek [kasu honetan haurrek bereziki] erakusten duten aurrera jarraitzeko gogoarekin, blokeo eta eraso guztien gainetik. Ezin ahaztu baigenezake haur hauek oraindela urte bete baina gutxiago zein egoeratan zeuden :