2009/11/14

ARAZOA [Txuma Murugarren dixit]

Orain dela zenbait urte Txuma Murugarrenek Garan idatzitako lerro batzuk dituzue hemen. Irakurri nuenean asko gustau zitzaidan eta kaxoi batean gorde nuen idatzia. Ea zuei ere gustatzen zaizuen.

ARAZOA

Nik hilabete bakarra dut bizi-egutegian: arazoa. Arazoaren 1ean kotxea izorratu egin zitzaidan betiko, olioustu eta gero. Arazoaren 2an etxean itoginak nituela ikusi nuen zerua urusten ari zela. Arazoaren 3an neskalagunak kosk egin zidan bihotzean, gizon-emakume artean elkarrekin ongi konpontzen eragozten duten nimiñokeria batengatik, kosk egin eta minez daukat geroztik. Arazoaren 23an nago ni, eta lehenbiziko lerroak irakurri dituenak, irudimen handirik ez badu ere, irudika dezake nolakoa izan den gainontzekoa. Nire egutegian udako hilabeteak ez dira existitzen, ezta udaberrikoak ere. Sargori antzu itogarria edo hotz umel osasungaitza da nire hilabete honetako eguraldia.

Azaroaren 31an zer gertatuko den zain nago, zirrikitu bat topatu nahi dut egokitu zaidan patu gorri honetatik salto batez ihes egiteko.

Izan ere hilabetea ostiaegun batez bukatzen baita, eta beldur naiz.

Ondo izan.

2009/11/05

Iritxi da!

Azkenean iritxi da, oraindik ez dut entzun... esango dizuet aber... ondo izan!

ARK 05-09

4 urte 9 orritan. Tatxan!
[PD: barkatu arkitekturako horrenbeste gauza sartzea hemen, baina eske... barkatu]