2010/01/30

Punch‘n’Cuddle !


Brit Leissler diseinatzaile estaubatuarraren eskutik datorkigun ... jostailua? besarka ezazu, kolpatu ezazu... diberti zaitez ! Edozein adinerako egokia.


2010/01/16

Berri Txarrak covers; kultura musikala

Berri Txarrakek beren kontzertuetan egindako bertsioek nere kultura musikala [urria] zabaltzen lagundu izan didate. Hemen uzten dizkizuet beraien bitartez ezagututako zenbait abesti eta talde. Nik bidean utzi dudanen bat bururatzen bazaizue ez ahaztu abixatzeaz... on egin !

System Of A Down - Spiders


Nirvana - Heart Shaped Box

Nirvana - All Apologies

Blur - Song 2

Muse- Time is running out

Placebo - Special K

New Order - Blue Moday

Aurrekoetan Berri Txarraken bertsiorik ez dizuet jarri, originala soilik, izan ere bertsioak ez ziren gehiegi aldentzen originaletik.
Oraingo honek merezi du ordea, New Order-en kantua oso aldendua baitago Berri Txarrakek egiten duen musikatik... bertsioak asko merezi du, nere ustetan behintzat, pena abesti osoa aurkitu ez izana. Hala ere, gozatu:


Hurren arte!
[PD: bideo batzuk ala moduzkoak dira, izan ere, kasu askotan diskografikek ez dute uzten bideo ofizialak zintzilikatzen....barkatu]

2010/01/08

Pedro the Lion: When They Really Get To Know You

Pedro the Lion, 1995an sortua Seattle-en. Etiketak jartzea gustoko baduzue, indie rockaren barruan sar genezake. Oraindela gutxi ezagutu dut, Berri Txarraken bitartez, eta zinez interesgarria iruditzen zait taldea, nahiz eta zenbait kantu geldoegiak izan nere gusturako... ala ere, gomendagarria guztiz.
Hemen uzten dizuet beren It´s Hard to Have a Friend albumeko nire kanta kuttunena, When They Really Get To Know You. Bideo honetan bere frontmana [Dav
id Bazan] bakarrik azaltzen zaigu, baina hala ere merezi du:

Ondo izan!