2009/10/09

[Sci-Fi] x 2 : Splice + Moon

Bizitza erreala gero eta gogorragoa egiten den garai hauetan [entrega garaian murgiltzen ari diren burkide guztiei zuzendua], 2 arrakala zientzia fikziora:
Moon. Asteburu hontan estrenatzen da hemen inguruan [Urriak 9].
Duncan Jonesek zuzendua da eta Sam Rockwell du protagonista nagusi [eta ia bakar, dirudienez] bezala. Ilargiko base espazial batean dagoen astronautaren istorioa kontatzen digu, bere estantziaren azken bi asteetan zentratuz. Sitgesen kritika onak jaso ditu, dirudienez [nik apuntatua daukat ikusteko]. Hemen uzten dizuet trailerra [eta posterra ere nahiko...hipnotikoa da]:
Splice.
Guillermo del Toro
k [El laberinto del Fauno, Cronos, Blade II... eta etorkizunean El Hobbit] produzitua eta Vincenzo Natalik [Cube, Cypher...]zuzendua. Jainko nahiak dituzten bi zientzilariren istorioa kontatzen digu, beno, beraiena baino gehiago, beraien sorkuntzarena. Hasiera batean oso apeteziblea zirudiena, nahiko kritika kaxkarrak jaso ditu Sitgesen. Trailerraren faltan, hemen uzten dizuet aurrerapen bat:

1 comentario:

  1. Ni re gogotsu nitxiok Moon ikusteko, nunbaiten zeoze irakurri niyanetik. Igual honezkeo kendu ziatek zinetatik. Hala re, trailerrak ya emoziyo pixkat kentze ziok, dedio!

    Ondo ibili arteaga!!!

    ResponderEliminar