2010/12/01

No controles, by Borja Cobeaga

Hemen uzten dizuet Borja Cobeaga [Pagafantas] zuzendari donostiarraren hurrengo filmearen teaser trailer-a. No controles du izena filmak eta bertan Sergioren [Unax Ugalde] urte zahar gaueko gora-beherak kontatzen zaizkigu; nola elurte bat dela medio hartu beharreko egaldia atzeratu egiten den eta ondorioz hotel batean pasa beharko duen gaua etab.

Aipatutako Unax Ugaldez gain beste hainbat aurpegi ezagun ikusteko aukera izango dugu filmean; Alexandra Jiménez [Los Serranoko Africa], Secun de la Rosa [Aídako Mauricion anai homesexuala] etab. Filmea urtarrilak 5an estrenatzen omen da. Egia esan, trailerrean pena mereziko duela ematen du.



Amaitzeko, Fe de Etarras . Dirudienez hau da Borja Cobeagak buruan darabilen hurrengo filma eta euskal gatazkaren inguruko komedia bat izango omen da; "un comando de ETA que alquila un piso franco como base de operaciones de sus actividades terroristas con tanta mala suerte que le toca ser presidente de la comunidad de vecinos" .

Ikusiko dugu zer irteten den hortik, baina zihur interesgarria izango dela. Ondo izan!

1 comentario:

  1. Haber ze ateatzeken, pagafantas ondo zitxon (kristona izan gabe, baino ondo) ta esperientzi geixiokin ikusikoyau.

    Ta Fe de etarrasena, nei beldurra ematezaik sortukoeken jaleuka, ze gai honekin itekena itekela beti saltxa zeok. Baino bai jauna, bi potrokin!

    ResponderEliminar