2010/03/13

Tron: Legacy + Daft Punk


Tron: 1982ko zientzia-fikziozko filmea. Bere garaian arrakasta handirik izan ez zuena, gaur egun "pelicula de culto" kontsideratua. Bere garaian efektu espezial aurrerakoiak zirenez osatua, gaur egun ikusiak barregarriak direnak. Jeff Bridges gaztetxo batek protagonizatua, informatiko bat [Sam Flynn] eta berak sortutako mundu artifizialaren ingurukoak kontatzen dizkigu [laburki esanda].


Tron: Legacy
: 1982 filmaren jarraipena. Flynn-en semearen istorioa kontatzen digu filmeak, 25 urte geroago gertatzen dena [Jeff Bridges handia ere agertzen da]. Honen aitak sortutako mundu artifizial hontan kokatzen digute oraingoan ere, baina noski, oraingoan mundu artifizial hau askoz ere ikusgarriagoa da. Horren erakusgarri, hona hemen azken trailerra:


Daft Punk:
Trailerreko musika gustoko baduzue... hona hemen DAFT PUNK bikote frantsesa. 1987an sortua, beraiek arduratuko dira filmearen
banda sonoraz. Ohartuko zineten bezala, taldeak musika elektronikoa jorratzen du. Beno, gehiago luzatu gabe, hemen uzten dizuet filmeko abesti nagusia izango dena. ENTZUNALDI BAT MEREZI DU, nire ustez, oso adiktiboa bihurtu da niretzat [nire harridurarako]:


Espero guztia gustatu izana... ondo izan!

7 comentarios:

  1. itxura on, on, ona zekak, bueno, eo mundu birtual hortako jokua beintzat asko gustatu zaiak

    ResponderEliminar
  2. pelikula ikusiit....
    oso, oso, baño oso frikiya dek.... hasiera oso ondo zeok baño geo pixkat tostoya dek eh....

    ResponderEliminar
  3. aurrenekua ikusiko uan ez, 1982kua?

    irakurrit porai bai, gidoyai dagokiyonez etzekakela txitxa handiyik ez... beno, espero oango berrin pixkat geixio esmeratzia...

    ResponderEliminar
  4. juxtu gaur klasen daft punken bideoklip batez eonda hitzeiten maixua (around the world)
    emaila allatu?

    ResponderEliminar
  5. Beñat, holako gauza frikiyak gustatzezaixkik ta hiri! Gainea pelikula zaharra dek ta itxura rarua zekak, baino berriya eztek horren txokantia ingo. Nehi etzaiak holako zirraraik sortzen bainoooo... ikusikoyau!

    ResponderEliminar
  6. eztik zirraraik sortzen? jeff bridges txikierdi, jeff bridges!!!

    portzierto, nere listaki jarraituz [los hombres que miraban...ta geo] BROTHERS [hermanos] ikusi nahiko nike, baina hoi ikusi nahi ez izatia ulertzeit...

    ResponderEliminar
  7. Brothers ikusiko nikek, bainoo, etzekit zinia patukonikenik oin ikusteko. Esan nahi dit horren fuertia argumentua izangouake, ta ohi ne etxeko telebistan de ondo ikustek. Baino ostiralian zinea jungogatxik, ta segun anbiantia igual jungogatxik hoi ikustea. Eske Shutter Island de ikusinahidit.

    Buuu, hau txapa.

    ResponderEliminar