2010/09/29

Goenkale; 17.denboraldia hemen da!

Iritxi da Goenkaleren 17.denboraldia. Goenkalek baditu bere jarraitzale sutsuak eta baita gorrotatzen duen jendea ere. Nik nere gora-beherak izan ditut, baina bada denboratxo bat nahiko gustura ikusten dudala. Honezkero batenbatek esango zuen; "Goenkale? kulebroi puta hoi...?"...beno, ezin esan kulebroi bat ez denik [gaur egun beren gidoia idazten dutenek ere ez dute ukatzen] baina ezin zaizkio beste zenbait onura ukatu: euskal antzezlee gazteentzako [eta ez hain gazteentzako] eszenatoki garrantzitsua izan da [Barbara Goenaga, Gorka Otxoa, Miren Ibarguren...], ETB 1eko [eta beraz euskarazko] saio jarraituena izaten jarraitzen du ,horrek euskarari dakarkion onurarekin... azken finean, Goenkale euskal kulturaren parte dela esan genezake, zenbaiti gustatu ala ez.

Inork ikusi ez baditu, hemen uzten dizkizuet 16.denboraldiko azkeneko saioa eta denboraldi berriko lehen bi saioak:


Mamuak agerian [16.denboraldia]



Zama astunak hartuta [17.denboraldia_1]



Ezkongaietan zerbait banintzan [17.denboraldia_2]



Zer iruditu denboraldi berriaren hasiera?
Ondo izan!

2010/09/23

KAP_01: amaiera hastera doa

5 urteren ondoren, iritxi da amaieraren hasiera, iritxi da Karrera Amaierako Proiektuari ekiteko ordua. Nola ez, horri buruzkoak ere kontatuko ditut hemen. Hasieran nago, eta ezin kontatu gauza handirik; Usurbilen kokatua egongo da eta hezkuntzaren inguruko proiektu bat izango dela dirudi. Oraingoz besterik ez.

1_Usurbilgo eraikin eta espazio publikoak.
2_Hezkuntzara eskeintzen diren eraikin ezberdinak eta bertan kokatzen diren funtzio ezberdinak.
3_Udarregi ikastolaren inguruan aurkitzen diren eraikin, espazio publiko eta hutsune ezberdinak.
Hemendik aurrera KAPari buruzko guztiak alboko banner horretan klikatuta aurkituko dituzue. Ondo izan!

2010/09/22

La Casa Universo [Puerto Escondido, Mexiko]

Oraindela hilabete batzuk aurkitu nuen abitare aldizkari italiarrean. Gabriel Orozco artista eta Tatiana Bilbao arkitektoaren arteko elkarlana da. Biak mexikarrak dira eta etxebizitza bera ere Mexikon aurkitzen da, Puerto Escondido inguruan.
Nueva Delhiko Janta Mantar begiraleku astronomikoan inspiratua, ariketa formalista soil bat izan daiteke zenbaitentzat, baina niretzat badu zerbait berezia; igerileku hori, palmondoz osatutako estalki hoiek, eskaileren bidez egiten duen jokua, egurra eta hormigoiaren arteko nahasketa, egurrezko kontrabentanak... eta ezin ukatu inguru paradisiako horrek ere asko laguntzen duela.
Beno, eztakit zuei zer irudituko zitzaizuen, baina nik gustora pasako nituen pare bat egun etxetxo horretan...baina hurrengo udaran izan beharko!
Informazio eta argazki gehiago: Abitare + ArchDaily + Abitare[eraikuntzari buruz] + Iwan Baan

PD: Eraikinaren argazki guztian Iwan Baan argazkilariak ateratakoak dira, ezpairik gabe ezagutu beharrekoa.

2010/09/15

Zea Mays; Negua joan da ta [ERA]

Azkar eta labur. Urriak 14, Zea Maysek diska berria argitaratuko du; era. Beren myspace-an diska berri hortako 3 kanta jarri dituzte entzungai. Labur esatearren; Zea Mays euskal eszenako talderik infrabaloratuenetakoa iruditzen zait eta Aiora [abeslaria] Euskal Herriko ahotsik ederrenetakoa... beraz ez dago esan beharrik beren diska berri horren zai nagoela.

Besterik gabe, hemen uzten dizuet 3 abesti horietatik bat. Ederra. Ongi izan.


Buscar más artistas como ZEA MAYS en MySpace Music

René Magritte eta errealismo magikoa

René François Ghislain Magritte [1898-1967] margolari belgari buruzkoak dakarzkizuet [nola koño esatek/idaztek hoi?] gaurkoan. Kasu honetan garrantzitsuena bere obra da, beraz ahalik eta txapa gutxien sartuko dizuet.
Dirudienez Magritte 1915an hasi zen bere lehenengo lanekin eta estilo plastiko ezberdinetan murgildu zen urteetan zehar; errealismoa, inpresionismoa, kubismoa, futurismoa... Ahalik eta 1926 inguruan bere marka bihurtuko den estiloan zentratzen den arte, errealismo magikoa. Margotzeko modu hau surrealismoaren barnean sartu genezake eta garai hartako beste zenbait margolariren lanarekin erlaziona dezakegu, hala nola; Dalí, Miró...
René Magritteren lan hauetan gai ezberdinak aurkitu genitzazke: objetuen eta hauen izenen arteko erlazio anbiguoa, paisaia ilusionistak, espazio errealaren eta ilusio piktorikoaren arteko erlazioa etab.
Informazio+ : wikipedia + bere hainbat obra + bere webgune ofiziala

Espero gustatuko zitzaizuela!
Ongi izan!

2010/09/02

2 x 2 : Black Swan & The Social Network

Bi debililidade:
David Fincher [zine zuzendaria: Seven, El Club de la Lucha...El Curioso Caso de Benjamin Button] eta Natalie Portman [aktorea: V de Vendetta, Brothers...].

Bi filme estreinatzeko puntuan:
The Social Network: David Fincherek zuzendua, Facebooken sorreraren eta sortzaileen ingurukoak kontatzen dizkigu [Ben Mezrichek liburuan oinarritua eta Aaron Sorkinen gidoiarekin]. Esaldi publizitarioak hotzikara apur bat ematen du: "You don´t get to 500 million friends without making a few enemies". Urriak 29an estreinatzen da inguru hauetan, irrikitan nago.


Black Swan: Darren Aronofskyk zuzendua, bailarina [Natalie Portman] baten gorabeherak kontatzen dizkigu; dantza klasikoan existitzen den gehiegizko konpetentzia eta horrek sor ditzazken burujunak etab. Terror Psicologico, diote. Hasiera baten interes gutxi sortzen zidan filme honek, baina bai zuzendariak eta baita aktoreek ere aukera bat merezi dute. Gainera hasi berri den Veneziako Zinemaldian nahiko iritzi onak jaso ditu eta irakurri dudanez Natalie Portmanek bere bizitzako aktuazioa egiten omen du. Eman diezaiogun aukera bat, abenduak 10 [Estatu Batuetan, hemen...nork jakin].


Beno, ikusten badituzue esango didazue zer iruditu zaizkizuen. Ondo izan!