2010/09/29

Goenkale; 17.denboraldia hemen da!

Iritxi da Goenkaleren 17.denboraldia. Goenkalek baditu bere jarraitzale sutsuak eta baita gorrotatzen duen jendea ere. Nik nere gora-beherak izan ditut, baina bada denboratxo bat nahiko gustura ikusten dudala. Honezkero batenbatek esango zuen; "Goenkale? kulebroi puta hoi...?"...beno, ezin esan kulebroi bat ez denik [gaur egun beren gidoia idazten dutenek ere ez dute ukatzen] baina ezin zaizkio beste zenbait onura ukatu: euskal antzezlee gazteentzako [eta ez hain gazteentzako] eszenatoki garrantzitsua izan da [Barbara Goenaga, Gorka Otxoa, Miren Ibarguren...], ETB 1eko [eta beraz euskarazko] saio jarraituena izaten jarraitzen du ,horrek euskarari dakarkion onurarekin... azken finean, Goenkale euskal kulturaren parte dela esan genezake, zenbaiti gustatu ala ez.

Inork ikusi ez baditu, hemen uzten dizkizuet 16.denboraldiko azkeneko saioa eta denboraldi berriko lehen bi saioak:


Mamuak agerian [16.denboraldia]



Zama astunak hartuta [17.denboraldia_1]



Ezkongaietan zerbait banintzan [17.denboraldia_2]



Zer iruditu denboraldi berriaren hasiera?
Ondo izan!

6 comentarios:

  1. Oso ondo Julen, ritmo polittian ikusteit blogakin ta proiektua gertutik segitzeko aukera hematia earra dek (nik segikoet, failuak ateatzeko bada ere), baino Goenkale! GOENKALE! pufff. Golpe gogorra dek Joaquin Phoenix-etik Perurena pasatzia. Repito pufff

    ResponderEliminar
  2. aber:

    gustatzia edo ez gustatzia gauza bat dek...baina beste gauza batzuk ezin dituk ukatu; aktore euskaldunantzako kantera bat izan dek, ta supongo baita gidoilari ta holakuantzako debai...

    ta azkenaldin ETB1-n "tabla" de salvación bat bihurtzen ai dek...ta naiz ta ETB geyo eo gutxiyo gustau [EsTB], euskerazko kate bakarra [hola, nagusiya] dek, oseake bere superbibentziyai laguntze zeok.

    beno, hoi. Gustau eo ez gustau...eso de PUFFF etzaiak asko gustau. besteik be.

    ResponderEliminar
  3. earra efekto espezialak eee! jaja

    ResponderEliminar
  4. Nik errespetatzeit, ta ondo zeok euskerazko serie bat dek eta horreatik bakarrik meritua zekak. Ta puff hoi nere iritzi pertsonala dek, inorri faltatzeik eztit nai. Baino beti iruituzaiak oso serie kuriossua.

    ResponderEliminar
  5. 1_iñaki, efekto espezial onak ikusi naibaituk, ikustak andonin (ertzain jefia) kontrako "antentaua", hoi baik ditukela efektuak...de oscar.

    2_txikierdi, kuriosua dekenik ezin ukau.

    ResponderEliminar
  6. txikierdikin erabat ados, GOENKALEEEEEEEE???PUF PUF PUF PUF arteaga
    levi

    ResponderEliminar