2010/10/21

Deabruak, gizakia eta zoriontasuna

Insomnio gau batean [azken aldian gehitxo] irratian entzuna:

Amaieraren hasieran, gizakia sortu berria zen garai haietan, barrabeskeriaren bat egiteko asmoarekin bildu ziren zenbait deabru. “ Dibertigarria izango litzateke gizakiari zerbait lapurtu eta ezkutatzea! Baina zer?” esan zuen deabru haietako batek, eta guztiak txaloka eta algaraka hasi ziren.
“Badakit! Ken diezaiegun zoriontasuna!” - esan zuen batek asko pentsatu ondoren - “arazo handiena non ezkutatu izango da ordea”. Munduko mendirik altuenean ezkutatzea proposatu zuen bertan bildutako batek, “ ez, gogoratu gizakia indartsua dela... egun baten beraietako bat mendi horren gailurrera iritsiko da eta orduan guztiek jakingo dute non aurkitu zoriontasuna” – erantzun zuen batek.

“Orduan ezkuta dezagun itsasoko lekurik sakonenean” – jarraitu zuen beste batek. “Ez, gogora ezazue gizakiak kuriositate handia duela… beraietako batek makina harrigarriren bat eraikiko du eta itsasoko punturik sakonenera iristea lortuko du” – erantzun deabruetako batek.

“Gorde dezagun lurretik urruti dagoen planeta ezkuturen batean!” – proposatu zuen beste batek. “Ez, badakigu gizakia oso azkarra dela… egunen batean urrutiko planetetara iritxi daitekeen ontziren bat eraiko dute” – erantzun zioten – “eta orduan guztiek jakingo dute non dagoen zoriontasuna”.

Azkenean, ordurarte ixilik egondako deabru batek honakoa esan zuen : “Uste dut badakidala non ezkutatu zoriontasuna, inoiz inongo gizakik aurkitu ez dezan”. Gainerako deabruak begira jarri zitzaizkion eta guztiek batera galdetu zioten; “Non?”. “Beraien barruan bertan gordeko dugu zoriontasuna. Hain okupatuak egongo dira zoriontasuna kanpoan aurkitzen, ez dutela inoiz aurkituko”. Deabru guztiak hori egitea adostu zuten eta ordutik beti hala izan da; gizakiak bizitza guztia pasatzen du zoriontasuna bilatzen, bere barnean dakarrela ohartu gabe.


Agian kursi xamarra iruditu zaizue... beno, ipuin polit bat iruditu zitzaidan niri. Espero norbaiti gustatu izana! Ondo izan!

2010/10/10

The White Stripes: Seven Nation Army-tik haratago

2003.urtea zen eta riff sarkor batek gure belarriak kolpatzen zituen joaten ginen leku guztietan; musika dexente xamarra jartzen duten taberna ilunetatik hasi eta diskoteka-zulo are ilunagoetaraino, Seven Nation Army hura ereserki batean bihurtu zen. Bada abesti haren atzean musika talde oso interesgarri bat aurki genezake; The White Stripes.

1997an Detroiten sortua, Jack White* [kitarra, pianoa eta ahots nagusia] eta Meg Whitek [bateria eta koroak] osatzen dute The White Stripes. Soilik bi taldekidez osatutako banda bitxi honek 6 diska kaleratu ditu 13 urte hauetan zehar eta gaur egun geldialdi moduko baten daude 2010an rockumental [Rock+Dokumental] bat argitaratu ondoren. Beren kantuetan estilo ezberdinak aurkitu genitzazke; country, folk, rock, grunge, punk... nahasketa honek emaitza bezela abesti borobilak ematen ditu kasu askotan, baina baita oso oso oso gauza bizarroak ere [pena merezi dutenak hauek ere]. Jarraian dituzue beren diska bakoitzeko kanta bana [bideo batzuk, bideo soil bezela ere oso interesgarriak dira];

One More Cup Off Coffe [The White Stripes-1999]: Bob Dylanen kantu baten bertsioa, bizarroen artean sartu genezake, baina merezi du entzunaldi bat.


You´re Pretty Good Looking [The Stijl-2000]: Oso erraz entzuten den kantua, ez oso azkarra ez eta oso geldoa ere, sarkorra; "oh yeah you´re pretty good lookin!".


Fell in Love With a Girl [White Blood Cells-2001]: PUNK! PUNK! PUNK! ez dakit sonoritateagatik edo zer, baina kantu honek Berri Txarraken Payola diska ekartzen dit gogora. Bideoklipak ere berezia da.


The Hardest Button to Button [Elephant-2003]: Hit puta bat, besterik gabe. Bideo ederra honena ere.


My Doorbell [Get Behind Me Satan-2005]: Oso bizarroa hau ere, baina nire ustez entzunaldi asko merezi dituena. Pianoaz lagunduta oraingo hontan, erritmo sarkorra.


You Don´t Know What Love Is (You Just Do As You´re Told) [Icky Thump-2007]: Oraingoz beren azkenengo diska deneko kantua, geldoa eta berezia. Polita.


Bonustrack--->Walking With A Gost : Tegan and Sara taldearen abestiaren bertsioa... kantu originala baina bastantez hobea nire ustetan. Entzun!


Talde berezia zinez. Zein da zuri gehien gustatu zaizuen abestia?? Espero guztiak gustatu izana... hurren arte!

*_Jack White, genio y loco a partes iguales , The White Stripes taldeko kide izateaz gain beste hainbat proiektutan sartuta ibili da; The Raconteurs taldea, The Death Weather taldea, Bonden filme baterako abestia Alicia Keysekin batera, Cold Mountain filmerako soinu banda...

2010/10/06

KAP_02: Hezkuntza Usurbilen _1965-95

...nora joan jakiteko, nondik gatozen jakin behar baita...

GARAPENA:

_1968 aurretik auzo askok zuten bere eskola propioa; Zubieta, Aginaga, Txokoalde, Arratzain, San Esteban, Txikierdi...
_1968an Usurbilgo hezkuntza:
- Hainbat auzotan baziren eskola txikiak: Zubieta, Santuenea, Aginaga eta Txokoalde.
- NAZIONALAK:
kokapena: udaletxe azpian.

maila: lehen hezkuntza arrunta [erdaraz]
- LA SALLE:
kokapena: frontoi ondoan [udarrregi zaharra]
maila: 11 urtetik gorakoak, lanbide heziketaren hastapenak [mutilak soilik, erdaraz]
- MOJAK:
kokapena: Kalezaharko eraikina
maila: lehen hezkuntza arrrunta + batxillerra [neskak soilik, erdaraz]
_1969: Udarregi Patronatuaren sorrera, “Asociación de Padres de Familia” eta Udaletxearen bultzadarekin. Helburu bezala hezkuntzari bultzada bat ematea. Patronatu honen menpe geratzen dira LA SALLe eta MOJA ikastetxea.
_1969: 2 sorrera berri:
- LUBERRI: Euskal Herri osoan gertatzen ari zen bezala,Usurbilen ere ikastola bat sortzen da.
kokapena: Hasiera batean Paris Etxean eta ondoren baita Zatara Etxean ere
maila: 6 urterartekoak [euskaraz]
- HUARTE SAN JUAN:
kokapena: Kalezaharako barrakoiak
maila: batxillerra
_1970-71:
Huarte San Juan itxi.
AGERIALDE ERAIKINA egin. Bertan “Colegio Nacional” bat kokatzen da.
_1973-74: Lasarteko LANDER ikastola eta LUBERRI ikastola batuta; LANDABERRI koperatibaren sorrera.
_1974-75: Bi ikastetxeek [LA SALLE eta MOJAK] zuzendari bakarra duten lehenengo urtea.
_1975-76: Usurbilgo LANGILE ESKOLAren sorrera. Lehenengo urteetan Aginagako parrokiaren lokaletan kokatua.
_1977: LANDABERRI IKASTOLAK eraikin berria, lasarteko hipodromoaren inguruetan.
_1979: Usurbilgo LANGILE ESKOLAk eraikin berria Zubietan.
_1980: Udarregi Gipuzkoako Ikastolen Elkartean sartzen da.
_1981: Ikastola berri baten aurreproiektua [22 gela izango zituena] aurkeztu Euskal Gobernuari, Gasteizen.
_1983: Gobernuak proposatutako aldaketak kontutan hartuta [22 gela gehiegi zirela etab.], proiektu berri bat
egitea erabakitzen du Udarregik. Proiektu berri hau egiteko ardura Luis Peña Gantxegiri ematen zaio.
_1986-87: Ikastolaren eraikin berria eraiki. Lehenengo ikasturtea 1987-88koa izango da. Nahiz eta hasiera batean hezkuntza maila guztiak bertan sartu nahi ziren, espazio falta dela eta, eraikin berrian 6-14 urte bitartekoak kokatuko dira eta eskolaurrea Kalezaharko eraikinean [garain batean mojen ikastetxea] kokatuko da, nahiz eta ez iruditu oso egokia.
_1990: LOGSE delakoa onartzen da Estatu mailan. Udarregik bertara egokitzeko konpromezua hartzen du:
Haur Hekuntza: 3-6 urte.
Lehen Hezkuntza: 6-12 urte.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12-16 urte.

ONDORIOAK ETA GAUR EGUNGO EGOERA:
_DISGREGAZIOA: Urte askotan zehar hezkuntzari zuzendutako eraikinak disgregatuak egon dira. Garai batean disgregazio hau mugikortasunaren mugak zirela eta ematen zela pentsatu genezake; auzo bakoitzean eskola txikiak sortzen zirelarik. Baina Usurbilgo kaxkoan bertan ere ematen zen disgregazio hau, garai batean 3 ikastetxe ezberdin zeudelarik, bakoitza bere eraikinarekin; La Salletarrak frontoi ondoan kokatzen ziren, Mojen ikastetxea Kalezaharren eta Eskola Nazionala berriz udaletxe azpian.
GAUR EGUN ere ematen da disgregazio hori. Udarregi ikastolan zentratuz [Aginaga eta Zubietan badira oraindik “eskola txikiak”], hau 3 eraikin ezberdinetan banatua dagoela ikusi genezake; Agerialde eraikina, Ikastola berriaren eraikina eta Kalezaharreko eraikina [garai batean mojena izan zena]. Agerialde eta eraikin berria nahiko gertu daude, baina hirugarrena hauengandik nahiko hurrun geratzen da.
_LEKU FALTA ETA ERAIKINEN EGOKITASUNA: Ikusi dugun bezala zenbaiteta espazio falta somatu izan da hezkuntzara eskeinitako eraikinetan, hala gertatu zen adibidez, Udarregi berria eraiki zenean, atzerapenak zirela eta eraki zutenerako iada espazio faltak baitzeuden. GAUR EGUN ere halako zerbait gertzen da; Udarregik nahiko espazio falta handiak ditu eta Haur-Eskola kokatua dagoen eraikina [garai batean Mojen ikastetxea izandakoa] ez da oso egokia erabilera horretarako.

Informazio guztia "Udarregi, 25.urteurrena" eta www.udarregi.com web gunetik aterea.