2010/10/06

KAP_02: Hezkuntza Usurbilen _1965-95

...nora joan jakiteko, nondik gatozen jakin behar baita...

GARAPENA:

_1968 aurretik auzo askok zuten bere eskola propioa; Zubieta, Aginaga, Txokoalde, Arratzain, San Esteban, Txikierdi...
_1968an Usurbilgo hezkuntza:
- Hainbat auzotan baziren eskola txikiak: Zubieta, Santuenea, Aginaga eta Txokoalde.
- NAZIONALAK:
kokapena: udaletxe azpian.

maila: lehen hezkuntza arrunta [erdaraz]
- LA SALLE:
kokapena: frontoi ondoan [udarrregi zaharra]
maila: 11 urtetik gorakoak, lanbide heziketaren hastapenak [mutilak soilik, erdaraz]
- MOJAK:
kokapena: Kalezaharko eraikina
maila: lehen hezkuntza arrrunta + batxillerra [neskak soilik, erdaraz]
_1969: Udarregi Patronatuaren sorrera, “Asociación de Padres de Familia” eta Udaletxearen bultzadarekin. Helburu bezala hezkuntzari bultzada bat ematea. Patronatu honen menpe geratzen dira LA SALLe eta MOJA ikastetxea.
_1969: 2 sorrera berri:
- LUBERRI: Euskal Herri osoan gertatzen ari zen bezala,Usurbilen ere ikastola bat sortzen da.
kokapena: Hasiera batean Paris Etxean eta ondoren baita Zatara Etxean ere
maila: 6 urterartekoak [euskaraz]
- HUARTE SAN JUAN:
kokapena: Kalezaharako barrakoiak
maila: batxillerra
_1970-71:
Huarte San Juan itxi.
AGERIALDE ERAIKINA egin. Bertan “Colegio Nacional” bat kokatzen da.
_1973-74: Lasarteko LANDER ikastola eta LUBERRI ikastola batuta; LANDABERRI koperatibaren sorrera.
_1974-75: Bi ikastetxeek [LA SALLE eta MOJAK] zuzendari bakarra duten lehenengo urtea.
_1975-76: Usurbilgo LANGILE ESKOLAren sorrera. Lehenengo urteetan Aginagako parrokiaren lokaletan kokatua.
_1977: LANDABERRI IKASTOLAK eraikin berria, lasarteko hipodromoaren inguruetan.
_1979: Usurbilgo LANGILE ESKOLAk eraikin berria Zubietan.
_1980: Udarregi Gipuzkoako Ikastolen Elkartean sartzen da.
_1981: Ikastola berri baten aurreproiektua [22 gela izango zituena] aurkeztu Euskal Gobernuari, Gasteizen.
_1983: Gobernuak proposatutako aldaketak kontutan hartuta [22 gela gehiegi zirela etab.], proiektu berri bat
egitea erabakitzen du Udarregik. Proiektu berri hau egiteko ardura Luis Peña Gantxegiri ematen zaio.
_1986-87: Ikastolaren eraikin berria eraiki. Lehenengo ikasturtea 1987-88koa izango da. Nahiz eta hasiera batean hezkuntza maila guztiak bertan sartu nahi ziren, espazio falta dela eta, eraikin berrian 6-14 urte bitartekoak kokatuko dira eta eskolaurrea Kalezaharko eraikinean [garain batean mojen ikastetxea] kokatuko da, nahiz eta ez iruditu oso egokia.
_1990: LOGSE delakoa onartzen da Estatu mailan. Udarregik bertara egokitzeko konpromezua hartzen du:
Haur Hekuntza: 3-6 urte.
Lehen Hezkuntza: 6-12 urte.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12-16 urte.

ONDORIOAK ETA GAUR EGUNGO EGOERA:
_DISGREGAZIOA: Urte askotan zehar hezkuntzari zuzendutako eraikinak disgregatuak egon dira. Garai batean disgregazio hau mugikortasunaren mugak zirela eta ematen zela pentsatu genezake; auzo bakoitzean eskola txikiak sortzen zirelarik. Baina Usurbilgo kaxkoan bertan ere ematen zen disgregazio hau, garai batean 3 ikastetxe ezberdin zeudelarik, bakoitza bere eraikinarekin; La Salletarrak frontoi ondoan kokatzen ziren, Mojen ikastetxea Kalezaharren eta Eskola Nazionala berriz udaletxe azpian.
GAUR EGUN ere ematen da disgregazio hori. Udarregi ikastolan zentratuz [Aginaga eta Zubietan badira oraindik “eskola txikiak”], hau 3 eraikin ezberdinetan banatua dagoela ikusi genezake; Agerialde eraikina, Ikastola berriaren eraikina eta Kalezaharreko eraikina [garai batean mojena izan zena]. Agerialde eta eraikin berria nahiko gertu daude, baina hirugarrena hauengandik nahiko hurrun geratzen da.
_LEKU FALTA ETA ERAIKINEN EGOKITASUNA: Ikusi dugun bezala zenbaiteta espazio falta somatu izan da hezkuntzara eskeinitako eraikinetan, hala gertatu zen adibidez, Udarregi berria eraiki zenean, atzerapenak zirela eta eraki zutenerako iada espazio faltak baitzeuden. GAUR EGUN ere halako zerbait gertzen da; Udarregik nahiko espazio falta handiak ditu eta Haur-Eskola kokatua dagoen eraikina [garai batean Mojen ikastetxea izandakoa] ez da oso egokia erabilera horretarako.

Informazio guztia "Udarregi, 25.urteurrena" eta www.udarregi.com web gunetik aterea.

3 comentarios:

  1. Doc. Txikierdi8/10/10, 5:01

    Informazio interesgarria.Bi dudatxo dauzkat, batetik DBH sortu zen urtea 1990 baina beranduago izan zen ezta? (Ni gogoratzen naizenaren arabera behintzat) eta bestea, orain kale-zaharren dagoen Haur-eskola udarregirena da?

    Segi horrela informatzen, ederki ari zera eta!

    ResponderEliminar
  2. Aupa Doc.[ua ja ja]

    1_Udarregin DBH noiz jarri zen eztakit. Dakit LOGSE [DBH-a sortu zuena] 1990an egin zela, eta udarregik lege hori betetzeko konpromezua hartu zuela. baina ez, nik ere uste dut beranduago jarri zela udarregin. ez dut informazio hori.

    2_Haur eskola ez da [izan ez, uste dut,uste dut] udarregirena, baina gaur egun haur eskolaren "esplotazioa" [ez da hitz oso txukuna gai hauetarako, baina ez zait besterik okurritzen] bere esku du.

    Informazio guztia "Udarregi, 25.urteurrena" liburutik eta udarregiren web gunetik [http://www.udarregi.com] aterea da.

    Milesker.

    ResponderEliminar
  3. oi dek oi lana in bearra ! jaja. segi ortan

    ResponderEliminar