2011/06/03

Millenium, David Fincher-en arabera.

Stieg Larsson suediarrak idatzitako trilogia aski ezaguna izango duzue seguruenik, oraindela zenbait urte "trilogia Millenium" delakoari buruz asko hitz-egin baitzen. Liburuek izandako arrakastaren ondoren zihurra zen bere "bertsio filmikoa" ere izango zela, eta horrela, 2009-2010 bitartean hiru liburuei zagozkien 3 filmeak ikusi ahal izan genituen, hirurak ere industria zinematografiko suediarrak ekoitziak.

Ba orain munduko industria zinematografiko ahaltsuenak, alegia, Hollywood-ek trilogia hartako lehen liburuan oinarritutako filmea dakarkigu, The Girl with the Dragon Tattoo izenarekin. Amerikarrek liburuan oinarritutako ekoizpen berri bat bezala saltzen dute eta zenbaitentzat filme suediarraren remake bat besterik ez da izango. Bata ala bestea izan, beharrezkoa ote denaren galdera datorkigu guztioi eta Hollywood-ek gero eta imajinazio gutxiago duela argi geratzen ari dela dirudi.


Hala ere, eszeptizismo guzti hoiek alde batera utziko ditut nik, izan ere filme berri honen atzean David Fincher zuzendaria [Seven, El club de la lucha, Zodiac, El curioso caso de Benjamin Button, La Red Social] dago, eta tipo honek zerbait berria egiten duenero aho zabalik uzten dit. Besterik gabe, hemen uzten dizuet duela gutxi ateratako trailerra [Spanish version]:



Zihur trailerreko abestia guztiz adiktiboa iruditu zaizuela, ba jakin dezazuela Led Zeppelin musika talde mitikoaren Inmigrant Song-en bertsio bat dela.



Bertsioa Trent Reznor-ek egina da eta bertan Karen O musikariak jartzen du ahotsa. Izan ere David Fincher-en filme berrirako soinu banda Trent Reznor eta Atticus Ross-en artean sortu dute, zuzendariaren aurreko filmerako [La Red Social] egin zuten bezala. Beraz, badugu filmea ikusteko arrazoi bat gehiago.



Filmea 2012ko urtarrilean estreinatuko omen da ingurumaria hontan...beraz apur bat itxoin beharko dugu!
Bitartean, ondo izan!

6 comentarios:

  1. Eztet ulertzen Fincherrekiko daon admiraziyo iya jainkotiar hori. Bai, El Club de la Lucha OSO pelikula ona da, desberdiña ta trasgresoria, baño hortik aurrea etzait iruitzen hainbesteako danik. Zodiac ta Seven thriller normal y corriente paria dia. OJO, horrekin eztet esanai txarrak dianik ni mutxo menos, ondo daude, baño zine koreanuai bistazo bat eman ezkeo adibidez, egitazko thriller inkietante ta perturbadorek billatukoituzu (hasteko, 'I Saw The Devil' - Kim Jee-woon, 2010).
    Gero, El Misterioso Caso de Benjamin Button, kaka zarra patatakin, asike enaiz geyo sartuko hortan. Ta la Red Social, bueno, dakan tema mierda eukitzeko (ya de buenas a primeras atzeakua galanta emateu) bastante ondo dao.
    Total, ke nere uste apalen, El Club de la Lucha ta gero Alien 3 da tipo honen pelikula onena (ezta ironia, Alien saga osua OSO duina iruitzezait)...

    ResponderEliminar
  2. A, ta 'Memories of Murder' (Bong Joon-ho, 2003) eztakit nola aztu zaiten, iñoiz ikusieten asesino en serie batei buruzko pelikula onena, dudaik gabe. Personaje ta egoera surrealistak dia zine koreanotik engantxatzeuenak...

    ResponderEliminar
  3. Txikierdi4/6/11, 16:02

    Nik uste La red social, El club de la lucha ta Seven oso polikula handiak diala, bakoitza bere ezaugarri ezberdiñekin. Puntu bat beraxio jarriko nituzke zodiac eta Benjamin Batonena.

    Trailerra oso originala iruitzezait, baino oaingoz eztit asko tiratzen pelikulak, aurreago agian!

    ResponderEliminar
  4. To mYrna:

    1-Zinia buruz dakaten jakinduria limitaua da, ta oandik eta limitauagua Hollywood-etik atera ezkeo. Horreatik ulertukozu zine coreanuai buruz hitzeiteiazunian pixkta galtzia. Hurrengo diskusiyoako pixkat preparatugo eotia prometitzeizut [Memories of murder listan nekan ya, ta "Host" eo "the Host" de bai]

    2-"admirazio jainkotiar" irakurrietenen graziya indit, ze refljauta ikusi naiz. zehoze asko gustatze zaitenen endiosatzeko joera dakat... fincher zuzendari on bat iruitze zait, hortik aurrea esandako guztik nere paja mental transitoriyuan ondorio dia, ez hartu kontutan.

    3- esan bezela fincher oso zuzendari ona iruitze zait:
    - el club de la lucha eta seven referentek dia bakoitza bere generon. horrek eztu esan nahi Seven in aurretik beste inun etzala holakoik in, baina zine yankiyan Seven referente puta bat da.
    - Zodiac: pelikula hau behin ta berriz eukiko nuke ikustia, ta eztakit oso ondo zeba. Momentu batzutan "tediosua" ta dena daka iruitzia, baina eztakit; suposatzea asesino bati buruzko peli bat dala, BAINA ASKOZE GEYO DA. pila bat gustaze zait nola istorio zentralan ingurun kiston histori pila sortzeitun eta hoi denak nola detailatzeitun. azkenen, hiltzailia bea gutxinekua da, inportauna da kasuak nola afektau diyon periodistai, periodista alkoholikuai, poliziai...
    - El curioso caso de Benjamin Button. Ipuin majiko ta hunkigarriya [nola sonau dun horrek...]. Asike enaiz geyo sartuko hortan.
    - La red social. Zinen ikusi nunen dezepzionau intzian pixkat, baña uandala gutxi berriz ikusiet, eta [ardo onak bezela] asko mejorau du. Eztakit noaino dan zuzndariyan kontua, noaño gionistana; baña pelikula hortan hainbeste juiziyo eta istorio ezberdin daude nahastuta, ta beñe etzea galtzen... beñe eztakazu iruipena "galdu inaiz". Asko gustatze zait.

    4-Alien 3 eztakat ikusita. "La habitacion del panico", pelikula on bat iruitze zait, are geyo kontutan hartuta planteamenduak beak dazkan limitaziyuak [etxe pta baten barrun gertatzea dena]. Halarede, beste bere pelkula batzukin konparauta beste maila baten daola iruitze zait.

    5- Ongietorri myrna, espero diskusiyo zinematografiko hauek jarraitzia. Sin que la sangre llegue al rio. Ta barkau txapa.

    PD: Igual hemendik denboa batea fincherrekin desenkantau ite naiz. Guillermo del torokin pasa zitzaiten; "el leberinto del fauno2 ikusita uste nun la ostia zala, geo desenkantau initzan . Halarede, "el laberinto del fauno" la ostia segitzeit iruitzen.

    ResponderEliminar
  5. Itxoiten ainak! The dark knight rises en kartela baziok! Pooor komentar!

    ResponderEliminar
  6. Pooor komentar berriz, Teaser-a de baziok!

    ResponderEliminar