2010/08/10

Aitorrek Berri Txarrak utzi du

[Berri Txarraken web ofizialetik hartua]
Gasteizkoa Aitor Goikoetxearen azken kontzertua izan zen BERRI TXARRAK-ekin. Taldearen sorreratik BTX-en baterijole izan denak orain gutxi eman zigun ezagutzera bere erabakia, atsekabez baina errespetu osoz onartzen duguna. Etorkizunean zorterik onena opa diogu horrenbestez, eta urteotan guztiotan talde honi emandako guztia eskertuz, besarkadarik beroena bidali nahi diogu lerrootatik.

Hona hemen Aitorren agur-komunikatua:

Kaixo;

Berri Txarrak-en 16 urtez hainbeste bizipen, ilusio eta kilometro elkarrekin bizitu ostean, erronka eta bide berriak jorratzeko momentua iritsi da.

Inoiz ez dut urte hauetan bizitakoa eta sentitutakoa ahaztuko, ezta 1994.urteko uda hartan guzti hau hasteko genituen arrazoiak ere.

Musika, bizitzan arnasa hartzeko behar dudan gauza da niretzat, hala izan da, eta hala izango da etorkizunean ere, eta horregatik, goiz edo berandu bidean topatuko gara.

Urte guzti hauetan, zuei esker Berri Txarrak-en bizi eta sentitu dudan guztiagatik…eskerrik asko. Zuei, hurbil zaudeten horiei bereziki eta urrun egonda ere etxean banengo bezala sentiarazten didazuen beste horiei ere, mila esker.

Ikusi arte, bihotzez…

Aitor BTX.

MILESKER AITOR !

2010/08/05

Arkitektura Kolektiboak 2010, Pasaia.

Uztailak 19-25 bitartean red de arquitecturas colectivas delakoak arkitektura kolektiboen [?] inguruko jardunaldi bat antolatu zuen Pasaiako Zirizan [badian aurkitzen den eraikin industrial abandonatua]. Bertan hainbat hitzaldi eta tailer izan ziren, kolektibo ezberdinek zuzendu zituztenak. Hauetako zenbaitetara joateko aukera izan nuen eta gauza zinez interesgarriak entzun eta ikusteko aukera izan zen. Hurrengo egunetan zehar bertan ikusitako zenbait gauzei buruzko informazioa eskeiniko dizuet, bitartean han ateratako zenbait argazki uzten dizkizuet:

Zirizatik barnekaldera:
Zirizatik badia aldera:
Badia:
Ongi izan!

2010/07/29

Them Crooked Vultures; It´s only rock&roll !

Hartu Josh Homme (Kyuss,Queens of the Stone Age), Dave Grohl (Foo Fighters, Nirvana) eta John Paul Jones (Led Zeppelin), sartu koktelera batean, nahastu ondo eta hara; THE CROOKED VULTURES!
2009an kaleratu zuten diska [Them Crooked Vultures] eta orduz geroztik mundu guztiko eszenatokiak astintzen dabiltza... jakina zen horrelako nahasketa batetik ezin zela ezer txarrik atera; riff kitzigarriak, Josh Homme-n ahotsa... besterik gabe, alperrikako hitzekin aspertu aurretik, hemen uzten dizkizuet zenbait abesti:
Info+:
Webgune ofiziala + Myspace + Wikipedia

No One Loves Me & Neither Do I: Abestiaren lehenengo zatia zoragarria da.

Elephants: 6:50, izenean antzematen den bezala, pisutsua.

Gunman: erritmo sarkorra.


Beno, espero gustatu izana. Asko kostatu zait 3 abesti bakerrik aukeratzea eta ez dakit aukera onena egin dudan. Ez bazaizkizue asko gustatu ere, benetan, diskak asko merezi du pena eta beren myspace-an abesti guztiak dituzue entzungai, animo!

Laister arte!