2011/04/12

Kontrabentanensen 01

Stockoholm-era bidaiatxo bat egin ondoren, zenbait gauzari adarretatik eutsi eta gogor egiteko garaia iritxi da; Karrera Amaierako Proiektua... eta tartean baita kontrabentanari ere. Zerbait interesgarria lortu/sortu bitartean, hemen ekartzen dizkizuet Stockoholm-eko zenbait ikuspegi, inbidia apur bat pasa dezazuen.


Hurren arte!

2011/02/24

La Mina; historia de una montaña sagrada

Egun hauetan [Otsailak 18-28 bitartean] Ekozinemaldia ari da ospatzeko Euskal Herriko hainbat herritan. Hori dela eta, atzo "La Mina; historia de una montaña sagrada" dokumentala [hainbaten artean] ikusi ahal izan zen Usurbilgo Sutegi kultur etxean. Dokumentalak dongria kondh herri indigenaren istorioa kontatzen digu, nola bizi diren, beren inguruarekin duten erlazioa ... eta guzti hau nola aldatuko den Vedanta Resources enpresak beren mendi sakratuan meatze bat irekitzeko asmoa azaltzen duenean.

Dokumentala oso laburra da [12 min], gustu onez eta errepestu handiz grabatua dago. Oso atsegina da ikusteko eta buruari buelta batzuk ematera bultatzen dizu. Beraz, badakizue zer egin:


Ezin uka herri honen sufrikarioaren eta Avatar film ospetsuko istorioaren arteko berdintasunak. Dirudienez filme honek amaiera ona izan du, eta dongria kondh herriak beren mendi sakratuan meatzerik ez eraikitzea lortu dute. Informazio gehiago, Survival herri indigenen aldeko mugimenduaren atarian aurkituko duzue.

Ondo izan.

pd. Gaur eta bihar [24-25] hainbat dokumental ikusi ahal izango dira Suterin, 19:00tatik aurrera.

2011/02/09

Laku bat Munduan, Herri Urrats 2011

Aurreko batean esan nizuen moduan, aurten Berri Txarraki egokitu zaio Herri Urratserako abestia egitea. Abestiak "laku bat munduan" du izena [aurteko Herri Urratsen lema] eta gaur aurkeztu dute Donostian egindako prentsaurrekoan.

Abestia entzungai duzue Berri Txarraken myspacean eta baita Herri Urratsen webgunean ere. Azkeneko hontan abestiaz gain, bideoklipa eta abestiaren letra [bikaina, Sustrai Colina bertsolariaren eskutik] ere aurkitu dezakezue, ekitaldiaren inguruko beste hainbat informazioz gain.
extrait pour code de vidéo....
Bide batez gogoratu aurtego Herri Urratsen bildutako dirua Kanboko Xalbador Colegioko obrak finantzatzeko izango direla. Arduradunen arabera, azkenengo urteetan gero eta jende gutxiago hurbiltzen omen da euskararen aldeko egun honetara... badakizue beraz, Maiatzak 8an denok Senpererat! Euskarak eta Iparraldeak merezi du!