2009/09/16

Gaza, Palestina ; noizean behin berri on bat.


Oraindela zenbait aste gertatutako da hau, baina pena merezi du lehio xume honetara ekartzeak, Gazatik oso gutxitan iristen baizaizkigu berri onak. Uztailak 31an milaka ume palestinar Gazako hondartza batean elkartu ziren, koloretazko kometak soinean hartuta, munduko Guinnes errekor bat gainditzeko asmoz. Aurreko errekorra Alemaniako herri batek zuen, bertakoek 713 hegaldatu baizituzten aldi berean. Gazako hondartza hortan 6000 kometa baino gehiago elkartu ziren, beraz pentsa genezake nahiko erraz gainditu zutela aurreko errekorra. Baina, askotan gertatu hoi den bezala, errealitatea burugogor jarri zen, eta Gazak pairatzen duen blokeoa dela eta, errekorra gainbegiratu behar zuen notarioak ezin izan zuen garaiz iritxi. Hala ere, gera gaitezen albistearen alderdi positiboarekin, hau da, palestinarrek [kasu honetan haurrek bereziki] erakusten duten aurrera jarraitzeko gogoarekin, blokeo eta eraso guztien gainetik. Ezin ahaztu baigenezake haur hauek oraindela urte bete baina gutxiago zein egoeratan zeuden :


No hay comentarios:

Publicar un comentario