2009/09/16

Zodiac [2007], David Fincher.

Hasiera batean honek Zodiac filmari buruzko kritika landu bat izan behar zuen, baina faktore ezberdinak direla medio [denbora eza eta alferkeria nahasketa bat], filmea ikusteko aholku soil batean geratuko da. Beno, agian zerbait gehiago:
Zodiac 1960-70 hamarkadetan Estatu Batuetan gertatutako hilketa kasu batzuetan dago oinarritua, El asesino del Zodiaco bezela ezagutu zen kasuan hain zuzen ere. Garai hartan zenbait hilketa izan ziren Chicago inguruan eta hilketa hauek sona handiagoa hartu zuten ustezko hiltzailea [Zodiac bezela ezagutzen hasi zena] egunkari ezberdinetara gutunak idazten hasi zenean... Horrela filmean 3 pertsonaia nagusi aurki genitzazke; Robert Graysmith marrazkilaria [Jake Gyllenhaal], David Toschi polizia inspektorea [Mark Ruffalo] eta Paul Avery kazetaria [Robert Downey Jr.]. Hiru pertsonaia hauek parte hartzen duten inbestigazio poliziala zein periodistikoa urte askoz luzatzen da eta horrela, pertsonaien eboluzioak pisu handia hartzen du filmean, nire ustez behintzat. Beraz hilketa, hiltzaile eta honen inguruko inbestigazioaz gain beste zenbait gai ere aurkitu genitzazke filmean, filme dentso bat bihurtzen delarik. Dentso, baina inolaz ere ez geldo edo aspergarri. Baina beno, hoberena zuek ikustea izango da. Gogo apur bat sartzeko, hemen trailerra:

Ahaztu aurretik esan filmea David Fincher-ek zuzendua dela; Seven, El Club de la Lucha... eta ikusteko dudan El Curioso Caso de Benjamin Button. Tipo benetan interesgarria David Fincher hau...
Eta amaitzeko, filmean zehar agertzen den kantu zoragarrietako bat; The Hurdy Gurdy Man, Donovanena. Psicodelia!

Ea gustoko duzuen!

3 comentarios:

  1. Arteaga! hainbeste aktualizazio segidan idea gabe geatukoaiz!
    baño bueno bueno, segitze baek ondo zeok...

    ResponderEliminar
  2. Arteaga!

    Ulertuet bai funtzionamentua! Esginziana ondo kontaukoizut en sucesivos episodios, grazi punttua daka ta (punttua bakarrik..)
    Bueno, ba letukoitut zure blojeko kontenidok religiosamente, lo juro! Gaurkoz korto y kanbio.

    Porcierto, no todo en el monte es PAYOLA, ikusiet ta eztezula diskoik jetxi! Animatu ta aitu!

    (lagunana sayauko naiz iten, denboa pixkat berkoet enteatzeko!)

    ayooooo

    ResponderEliminar
  3. gaur arratzalden ikusi deu pelikula, bastante koñazua egiya esan (el club de la luchakin geatzenaiz dudikpare) baño kanta psikodelikua oso ona. aber hurruna ze pelikula rekomendatzezun,
    atentamente,
    bruno

    ResponderEliminar