2010/02/08

Banksy: Exit Through the Gift Shop


Banksy artista [graffitilari, zenbaitentzat gaizkile soil] britaniarrak bere lehen filma estreinatu berri du Sundanceko zinemaldian. Hasteko, hemen uzten dizuet bere trailerra [ezer gutxi esaten duena]:


Filmeak grafitiaren inguruko dokumental bat egin nahi duen dendari frantses baten gorabeherak kontatzen dizkigu. Dendari hau Banksy zein den deskubritzen saiatzen da eta … eta hortik aurrerakoak jakingo ditugu filmea internetetik jeisten dugunean [inork uste du gure inguruko salaren batean estreinatuko dela?].

Ez dakienarentzat; Banksy azken urte hauetan oso ezaguna egin den grafitilari baten ezizena da. Mundu guztiko hirietan aurkitu ditzakegu bere lanak, baina oraindik ere bere benetako identitatea ezkutuan mantentzen du.
Stencil teknikaren bidez [spray + plantilla] egiten ditu bere lanak eta kasu gehienetan ironia eta kritika [kapitalismoari, gerrari, artearen munduari …] kutsu handi bat izaten dute. Esandakoaren erakusgarri dira Palestinako harresian egindakoak etab. Baina Banksy ere, guztiok bezala, kontradikzioz beteta dago, eta horrela, oso kritikatua izan da zenbait kolektiboren aldetik, izan ere; MTV edo PUMA bezalako enpresentzako egin du lan, bere zenbait obra oso prezio altuetan salduak izan dira …

Nire iritzia jakin nahi baduzue; bere zenbait lan asko gustatzen zaizkit eta oso interesgarriak iruditzen zaizkit … eta kontradikzioz beteta ez dagoen norbait ezagutzen baduzue [artista edo ez], deitu.

Ondo izan.

1 comentario:

  1. Egia esan, oso lan ederrak ditu Banksy honek. Ez nuen ezagutzen, baina Google Images-en bila ibili ta gero oso lan dotoreak ikusi ditut; honak bi hauek oso lan ederrak iruditu zaizkit.

    http://goo.gl/Q3Nc
    http://goo.gl/vSKo

    ResponderEliminar