2010/02/04

Indioa [Amaia Zubiria dixit]


Atzo Berrian irakurria, kasualitatez. Amaia Zubiriak idatzia.

INDIOA
Indiooi ez digute inbasio edo erbesteratze minei buruz deus irakatsiko. Goseak askotan inbasore bihurtu gaitu. Besteetan, erbesteratu gosetien inbasio basatia jasan dugu. Hainbeste jende. Ezustean. herri umil honetara. Erresistentzia latza sortuz. Xenofoboa, zenbaiten aburuz.
Onartu ginen. Gogo txarrez askotan. Elkar irainduz. Ez, indioak ez ginen etorkinak baino xenofoboagoak. Esperientziaz bagenekien goseak lan lekuetara bultza ohi duela. Agintari eta polizien joera, ordea, argi gelditu zen hasieratik. Konkistara zetozen. Ez zuten lan erraza, baina denbora kontua zen. Langile heldu berriek eta indiook instintiboki genekien beraien seme-alabek, eskubide osoz, berandu baino lehen, hemengo izango zirela. Eta aginduko zutela. Lehenez gainera. Hizkuntza, Herria, Indioa. Nahasi eta desagertzeraino. Hable en cristiano!-k garbi uzten zuen. Honek, gutxik espero genuen bira egin badu ere. Erdaldunduko ginela, bai. Euskaldunduko zirenik... Haien umeak, gure anaiak, arrebak, ilobak, bilobak dira.Esto es España! esan beharrik gabe. Barnetik. Euskaraz. Eta irain, probokazio eta errepresio handienak lortu ez duena isuri gabeko odolak lortu du. Nahasiaz. Solamente indiook, ez genuen inolaz ere gure arbasoen amets nagusia hiltzen utzi nahi. Inolaz ere!

No hay comentarios:

Publicar un comentario