2010/06/08

MusikalNews: Kerobia eta Zea Mays

Kalean da Kerobia [Iruña, 2001] taldearen azken lana: ONTZIAK . Lan hau 2008an hasitako trilogia baten azken zatia da: 2008ko apirilean kaleratu zuten "materia organikoa eta gainerakoak " eta 2009ko maiatzean "papera eta kartoia". Jakingo duzuen bezala trilogia honi hasiera ematearekin batera Kerobia bere lanak beste era batera komertzializatzen hasi zen eta horrela trilogia hontako lan guztiak beren web orrian dituzue eskuragarri, doanik [edo zure ustez merezi duena ordain dezakezu].

Ez dut entzun azken lan hau eta trilogiaren gainontzeko diskekiko iritzi goraberatsuak ditut, baina hala ere talde honek egiten duen guztiari begiradatxo [entzunaldi] bat ematera gonbidatzen zaituztet! zihur beti zerbait interesgarria eta ezberdina aurkituko duzuela!

Aspaldiko partez "post" berri bat idazten dudala probestuz, beste berri musikal bat jakinarazten dizuet: Zea Mays [Bilbo, 1997] grabaketa estudian sartu berri da beren seigarren diska izango dena grabatzeko asmoz. 11 abestiz osatua egongo da eta dirudienez hainbat kolaborazio izango dituzte. [info +]

Ikusten duzuen bezala oraingoz ez digute informazio askorik eman, b
aina "elektrizitatea", "sortuz, grabitatearen aurka" eta "morphina" [...] moduko diskak kaleratu dituen talde baten eskutik zerbait ona besterik ezin genezake espero!

Besterik gabe, eta laister berriz ikusiko garelakoan.

4 comentarios:

  1. Lasai entzun berkoiu, baño oaingoz behintzat Papera eta kartoia baño gehio gustau zaiak lenengo entzunaldin... nahiz ta ezin deken Materia organikoak-ekin konparatu... :)

    ResponderEliminar
  2. hikin ados... netzako trilogiatik honena materia ornakikoa baitare. ta atsalden "rose scargot" entzuten eon nak... oso ona.

    ResponderEliminar
  3. bueno, nei re iritsi zaiak momentua esateko rose scargot pixkanaka gehio gustatze zaiakela.... oain noizen bein entzuteit ta bueno, etzeok gaixki.

    ResponderEliminar
  4. Txikierdi12/7/10, 6:48

    Epaa, igual pixkat frikiya geatzek baino...Portadak laixte estrenatukoeken pelikula baten posterra goatuaraztezaiak. jeje

    ResponderEliminar