2010/06/18

Somewhere [Sofia Coppola]

Somewhere izango da Sofia Coppolak estreinatuko duen hurrengo lana. Filmeak iparra nahiko galdua duen Hollywood-eko aktore bati buruz hitzegingo digu; dirudienez aktore honi derrepentean alaba bat agertuko zaio eta hori dela eta... filmea Abenduak 22an estreinatuko omen da Estatu Batuetan, gure inguruan jakin ezazue noiz.

Bien bitartean, hemen uzten dizuet trailerra.

Egia esan, trailerrak ez du gauza handirik esaten... baina Lost In Traslation moduko pelikuloi bat egin duenari beti eman behar zaio aukera bat [nahi eta bere aurreko filmak, Maria Antonieta, nahiko kritika txarrak jaso].

Bueno, ondo izan! ...eta ikusi ez baduzue, aprobetxatu egun hauetako bat Lost In Traslation ikusteko!

Gora Bill Murray!

2 comentarios:

  1. Gaur eztiak konbentzitu!
    trailerrakin beintzat, pelikula ikusi berkoek...

    Coppola horrek asko sonatzezaiak. Pentsatzeitena dek eo etzekak zerikusiyik? (bai, wikipedian beiratzia errexagua dek baño...)

    ResponderEliminar
  2. bai. francis-en alaba dek. jajja

    ResponderEliminar