2010/06/08

MusikalNews: Kerobia eta Zea Mays

Kalean da Kerobia [Iruña, 2001] taldearen azken lana: ONTZIAK . Lan hau 2008an hasitako trilogia baten azken zatia da: 2008ko apirilean kaleratu zuten "materia organikoa eta gainerakoak " eta 2009ko maiatzean "papera eta kartoia". Jakingo duzuen bezala trilogia honi hasiera ematearekin batera Kerobia bere lanak beste era batera komertzializatzen hasi zen eta horrela trilogia hontako lan guztiak beren web orrian dituzue eskuragarri, doanik [edo zure ustez merezi duena ordain dezakezu].

Ez dut entzun azken lan hau eta trilogiaren gainontzeko diskekiko iritzi goraberatsuak ditut, baina hala ere talde honek egiten duen guztiari begiradatxo [entzunaldi] bat ematera gonbidatzen zaituztet! zihur beti zerbait interesgarria eta ezberdina aurkituko duzuela!

Aspaldiko partez "post" berri bat idazten dudala probestuz, beste berri musikal bat jakinarazten dizuet: Zea Mays [Bilbo, 1997] grabaketa estudian sartu berri da beren seigarren diska izango dena grabatzeko asmoz. 11 abestiz osatua egongo da eta dirudienez hainbat kolaborazio izango dituzte. [info +]

Ikusten duzuen bezala oraingoz ez digute informazio askorik eman, b
aina "elektrizitatea", "sortuz, grabitatearen aurka" eta "morphina" [...] moduko diskak kaleratu dituen talde baten eskutik zerbait ona besterik ezin genezake espero!

Besterik gabe, eta laister berriz ikusiko garelakoan.

2010/03/21

Hala, 2 notizi [barkatu, albiste]

Nahiko lanpetuta nabilenez, azkarra izango naiz:

Albiste n.1: gaur, martxoak 21, udaberrian sartu gara. Tori Los Delincuentesen La Primavera Trompetera... ez dakit oso ondo noiz ezagutu nituen, baina aurkikuntza itzela izan zen!

Albiste n.2: " Martxoaren 22an -astelehena-, iluntzeko 22:00etatik aurrera, BERRI TXARRAK-en “Zertarako Amestu” dokumentala botako dute, osorik, ETB-3 katean ". Gomendagarria oso. Tori trailerra.



Ondo izan!

2010/03/13

Tron: Legacy + Daft Punk


Tron: 1982ko zientzia-fikziozko filmea. Bere garaian arrakasta handirik izan ez zuena, gaur egun "pelicula de culto" kontsideratua. Bere garaian efektu espezial aurrerakoiak zirenez osatua, gaur egun ikusiak barregarriak direnak. Jeff Bridges gaztetxo batek protagonizatua, informatiko bat [Sam Flynn] eta berak sortutako mundu artifizialaren ingurukoak kontatzen dizkigu [laburki esanda].


Tron: Legacy
: 1982 filmaren jarraipena. Flynn-en semearen istorioa kontatzen digu filmeak, 25 urte geroago gertatzen dena [Jeff Bridges handia ere agertzen da]. Honen aitak sortutako mundu artifizial hontan kokatzen digute oraingoan ere, baina noski, oraingoan mundu artifizial hau askoz ere ikusgarriagoa da. Horren erakusgarri, hona hemen azken trailerra:


Daft Punk:
Trailerreko musika gustoko baduzue... hona hemen DAFT PUNK bikote frantsesa. 1987an sortua, beraiek arduratuko dira filmearen
banda sonoraz. Ohartuko zineten bezala, taldeak musika elektronikoa jorratzen du. Beno, gehiago luzatu gabe, hemen uzten dizuet filmeko abesti nagusia izango dena. ENTZUNALDI BAT MEREZI DU, nire ustez, oso adiktiboa bihurtu da niretzat [nire harridurarako]:


Espero guztia gustatu izana... ondo izan!